Teknologia albisteak
2

Identi.ca, orain euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
artsuaga
2012-04-20 : 16:04

Twitter euskaraz erabili nahi badugu, Dick Costolori eskatu eta itzultzeko zain egon edo bestela Blackberry bat erosi beste aukerarik geratzen ez zaigun garai hauetan, Identi.ca euskaraz erabiltzeko aukera daukagu azkenean. Bere sortzaile Evan Prodromouren mezu batek jakinaren gainean jarri gintuen atzo.

Irudia: assar@identi.ca

Identi.ca Twitter moduko mikroblogintza zerbitzu aske handiena izango da. 140 karaktereetan mezuak botatzeko balio duen sare sozial bat. StatusNet software librean oinarriturik dago. Librezale bidez StatusNet aspaldi euskaraturik bazegoen ere, Identi.can ez zegoen euskara hautatzeko aukerarik atzo arte.

Identi.ca baino lehenago badira StatusNet euskaraz erabiltzeko aukera eman diguten guneak Blogsovieteko StatusNeta eta Alegiko Manillares musika taldearen sarea. StatusNet-ean oinarritutako sare hauek elkarren artean komunikatzeko OStatus estandar irekia erabiltzen dutenez sare batetik bestera erraz bidali daitezke mezuak (@erabiltzailea@domeinua idatziz mezuan) eta sare batetik beste sare bateko erabiltzaileak jarraitu daitezke. Twitter eta Facebook -ek proposatzen duten sare zentralizatu ereduen aurrean, elkarren artean komunikatzen diren milaka sare txiki banatuz osaturiko beste eredu bat sortzeko aukera ematen du beraz OStatus estandarrak. Abantaila nabarmena da, sare bat golpe bakar batean itxi edo zentsuratu daitekeen bitartean, zailagoa da gauza bera egitea milaka sare txikien aurrean. Gainera, edozein momentutan, norberaren mezuak eta kontaktuak esportatu daitezke sare bateko kontu batetik bestera.

Hala ere, Twitter eta Facebook sare erabilienak direla jakitun, StatusNetek ez ditu albo batera uzten. Plugin baten bidez Identi.can bertan idazten duzuna zure Twitter eta Facebook kontuetan errepikatu baitaiteke zuzenean.

Euskaldunontzat sare sozial libre eta banatu berri bat beraz, eta bidean badatoz gehiago.

Librezalen argitaratua: Identi.ca orain euskeraz

Erantzunak

Eneko
2012-04-20 : 18:44

Zorionak itzulpena egin eta itzulpen hori identi.ca sarean onartzea lortu duzuenoi.

Azkue Fundazioa
2012-04-20 : 22:18

Zorionak!!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago