Bost urte euskaraz dihardugula Twitterren
| Internet | 2012-03-19 : 12:03
Duela bost urte nago Twitterren. Eta 2007ko martxoaren 19 hartan, gaur bezala astelehena, bidali nuen neure lehen tuita, euskaraz. Ba ote euskarazko tuitik lehenago? Oso litekeena da: Hitz Kareaga @Bocadorada da, nik uste, Twitterreko lehen erabiltzaile euskalduna, 2006ko abendutik, eta Jokin Lacalle @jolaus 2007ko otsailean hasi zen. Poz handia emango lidake neurea baino lehenagoko haien (edo beste norbaiten) tuit euskaldun baten aztarna aurkitzeak.
Erreferentzia: https://twitter.com/#!/luistxo/status/9567941
Erantzunak
| 2012-03-19 : 20:43 | #2
Nire kasuan, goiz samar egin nuen kontua, zeren 1 faboritoa 2006ko martxoaren 21ekoa dut, baina nire lehen tuita 2007ko irailaren 6koa da.
| 2012-03-20 : 11:16 | #3



Sustatu | 2012-03-19 : 13:34 | #1
Zein da euskarazko lehenengo tuita? Ez da erraza jakitea. Horretan gabiltza, baina tuiterlarien laguntza beharko dugu.
Bi tresna ditugu lehenengo tuiterlari eta tuit euskaldunak aurkitzeko.
Zorionak guztioi, beraz. Euskarak 5 urte bete ditu Twitterren.