Teknologia albisteak
3

Gaiak Argitaletxeak badu webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia
unai
2012-03-23 : 15:03

Gaiak argitaletxeak urteak daramatza euskal kulturaren aldeko lanean eta kostata bada ere, webgune berria ireki du.

Euskal kulturaren inguruko komunitatea bildu eta euskal edukiei merezi zaien lekua emateko sortutako egitasmo da hauxe. Zientziarekin interesatuta dauden euskaldunontzat, Gaiak Argitaletxeak webgune berria jarri du abian lantzen dituen gai interesgarriak guztion eskura errazago egon daitezen.

Teknologia berriak ziztu bizian doaz eta hauek eskatzen dituzten beharrei aurre egiteko asnmoarekin sortu da Gaiak Argitaletxearen webgune berria. Gogoratu, Gaiak Argitaletxea 1988. urtean jaio eta zientzia-arlo guztietako gai punta-puntakoenak euskaraz argiratzea duela xedea: antropologia, historia,astronomia, biologia, hizkuntzalaritza, matematika, geologia,genetika....

Material horietako batzuk ikasleei begira eginak daude; beste batzuk, ordea, gai espezializatuei buruzko edukiak dira. Izan ere, ezagutza-maila desberbinak kontuan hartzen dituen webgunea da hauxe. Gai zientifikoen dibulgaziorako berriak egunero argitaratzeko prestatua dagoen gunea izan nahi du. Berri on bat zientziarekin interesatuta dauden euskaldunontzat.

Erantzunak

Txopi
2012-04-02 : 15:26

Webgune interesgarria iruditu zait, aurreko bertsioak bezala. Gogoan dut albisteak elkarbanatzeko tresna jarri zutenean. Faltan bota dudana iruzkinak egiteko aukera da. Ez dut inon parte hartzeko aukera txikiena ere ikusi. Gaur egun noranzko bakarreko webgunea oso mugatua iruditzen zait.


Albiste hau adibidez zahartua geratu da, baina ezin da informazio gehigarririk jarri:

http://www.gaiak.net/postak/postak.php?id=57

gorritxu
2012-04-10 : 22:04

Jadanik iruzkinak egiteko aukera gehitu dute.

Txopi
2012-04-12 : 20:17

Pozten naiz! Eskerrik asko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago