Iruri Knörr eta Ideateca hurrengo Betor hitzaldian
| Internet | 2012-03-15 : 15:03
Datorren astean hirugarren Betor hitzaldia emango du Ideatecako Iruri Knörrek. Jokoen programazioan murgildutako enpresa bilbotarraren nondik norakoak ezagutuko ditugu, Facebooken lehen pausuak eman zituztenetik azkenengo HTML5ean egindako lanetara.
Noiz eta non
- Martxoak 21, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan.
- Okendo kultur etxea, Gros auzoan (Nafarroa etorbidea 7, Donostia).
Programa
- 18:00 19:00 Iruri Knörren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
- 19:00 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.
Izen ematea eta informazio gehiago
- Izen-ematea Enpresa Digitalaren webgunean.
- Antolatzaileak: Miramon Enpresa Digitala, Berria eta CodeSyntax.
- Ekitaldiaren Facebookeko hitzorduan.
Aurreko Betor hitzaldiak
Hirugarren hitzaldia izango dugu Irurirena. Aurreko biak zer-nolakoak izan ziren beheko esteketan ikus dezakezu. Kronikaz gain bideoan ere grabatu ziren:



