Teknologia albisteak
2

"Badakigu baina gutxitan egiten dugu": Uxue Alberdi eta Fredi Paia gaur Deustuko Gazte Lokalean

Erabiltzailearen aurpegia
berbaizu euskara elkartea
2012-03-01 : 11:03

Euskararen erabilera aztergai "Gazteak, hizkuntza, hiria, erabilera; zer berri?" izenburupean jardunaldiak antolatu dituzte Berbaizu Euskara Elkarteak eta Deustuko Gazte Asanbladak elkarlanean. Gaia aztertzeko, gaur arratsaldean, martxoak 1, Uxue Alberdi eta Fredi Paia bertsolariak arituko dira hizlari 19:30etatik aurrera Gazte Lokalean (Luzarra, 1).

Gaurkoa ez da izango ekitaldi bakarra. Martxoaren 7an, berriz, Fermin Etxegoien kazetaraia eta Edu Apodaka soziologoa izango dira hizlari Müllerrenean (Ramon y Cajal, 42).

Euskara jakin arren, gazteen arteko euskararen erabilera txikia da gaur egun Euskal Herriko hirietan; arrazoi eta irtenbide bila ariko dira hizlariak eta bertaratzen direnak.

Bertan plazaratutako proposamenak bilduko dituzte Berbaizuk eta Gazte Asanbladak etorkizuneko lan-ildoak zehazte aldera.

Erantzunak

Berbaizu
2012-03-07 : 12:00

Gaur asteazkena, ziklo honetan, Fermin Etxegoien eta Edu Apodakaren txanda izango da, Mullerrenean ( Ramon y Cajal, 42) arratsaldeko 8etan.


Aurreko astean Fredi Paia eta Uxue Alberdi izan ziren eta giro ederrean haien bizipenak kontatu zituzten "Badakigu baina gutxitan egiten dugu" izenburupean. Batean eta bestean bildutakoarekin Berbaizuk eta Gazte Asanbladak beraien etorkizuneko lan-ildoak zehazten saiatuko dira.


Erantzun

Sartu