Teknologia albisteak
3

Euskal literaturaren aipuak biltzen ari gara: parte hartu nahi?

Erabiltzailearen aurpegia
Maite Goñi
2012-02-28 : 11:02

Duela denbora bat, Harkaitz Canoren Twist liburua irakurtzen hastearekin batera, Twitter bidez Iñaki Agirre, Patxi Larrion, Santi Leoné eta laurok liburuan topatzen genituen aipu interesgarriak edo gustuko genituen esaldiak plazaratzen hasi ginen, #twist etiketa erabiliz. Modu naturalean sortutako ekimena izan zen, eta, gaiari buelta batzuk emanda, ikasleekin gauza bera egin nezakeela otu zitzaidan.

Euskaljakintza egitasmoaren barruan, besteak beste, euskal literatura eta autoreak hobeto ezagutzeko lanketa ezberdinak egiten ari gara Irakurlearen txokoan: Glogster eta Storify erabiliz, euskal autoreei buruzko aurkezpenak prestatu ditugu; liburuak irakurri eta haiekin ekimen ezberdinak egiten ari gara (irakurketa ozena, grabazioak, lexikoa lantzeko ariketak…); Pinteresten, hautatutako obren murala egin nahi dugu, eta horrela beste hainbat kontu. Horiek guztiak gune batean plazaratuko ditugu amaitu bezain laster.

Horietako ekimen bat arestian aipatutako ildotik dator: aipuen txokoa. Twitter motz samar geratzen dela aipuak jasotzeko eta Tumblr bat sortu dugu. Bertan, irakurtzen ari garen liburu guztietatik hautatutako aipuak ipiniko ditugu; beraz, denon artean osatuko dugu. Parte hartu nahi? Oso erraza da egin beharrekoa:

Hementxe jarraibideak:


Argazkiak.org | Aipuak: nola bidali © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak

Luistxo
2012-02-28 : 14:45

Zorionak. Oso ekimen ona iruditzen zait. Txalo bero bat.


Maite goñi
2012-02-28 : 15:32

Mila esker, Luistxo! Hasi zaizkigu iristen aipuak, eta Twitter bidez ere heldu zaigu ideiaren bat edo beste (Sautrelan ateratako aipuak jasotzea, adibidez).



Buruan bueltaka beste ekimentxo batzuk honen inguruan. Ea tartea ateratzen dudan... :-)

beste bat
2012-03-09 : 21:37

Ezagutzen al duzue Wikiesanak edo Wikiquote euskaraz?



http://eu.wikiquote.org/wiki/Azala

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago