Itzuli orri nagusira Bidali hau

Tamalez, oso euskal talde gutxik jartzen dituzte beren disko osoak Interneten

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-02-23 ¦ 08:45 ¦ musika

Leire Lopez musika kritikariak aitortza Berrian: euskal disko berri mordoa erosi gabe, entzun gabe dagoela. Zergatik? ez dituztelako sarean jartzen.

Euskal Herrian gutxi dira beren disko osoak Interneten entzungarri jartzen dituzten taldeak. Harrigarria egiten zait, nazioartean ohikoa baita taldeek diskoak zerbitzari propio batean edo archive, bandcamp, soundcloud, eta abarretan jartzea. Harrigarriagoa egiten zait entzun nahiko nituzkeen talde horietako askok copyleft lizentziarekin argitaratu izana (...) Horrenbestez, diskoak lizentzia askearekin argitaratu badira, logikoa ikusten dut streaming bidez entzuteko edo deskargatzeko moduan jartzea.

Erref.: Tamalez, oso euskal talde gutxik jartzen dituzte beren disko osoak Interneten (paperekoa.berria.info)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Musika librea eta doakoa

Gari Araolaza ¦ 2012-02-23 ¦ 09:16

Leirek ez du argi esaten, baina badirudi lizentzia libreak doako eskaintzarekin parekatzen dituela, eta ez nago ados. Gauza desberdina direla uste dut. Diska bat publikatu daiteke Copyleft lizentziarekin eta aldi berean merkatuko prezio arrunt batean kobratu daiteke.

Agian gertatzen dena da, ordaindutako deskarga aukera gutxi dagoela.

Nik esango nuke Interneti zaion beldurra dela eta, jarrera uzkurra izan dutela hemengo disketxeek. Bitartean beste batzuk pausoak eman dituzte, beste industria modu bat garatu da, eta egia esateko gaur egun ez da erraza sarean ordaindutako euskal musika aurkitzea.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea