Teknologia albisteak
1

Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez?

Erabiltzailearen aurpegia
Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa
2012-02-22 : 11:02

Debagoieneko Arizmendi Ikastolak Lodosako Ibaialde ikastolari elkartasuna adieraziko dio datorren ostiralean, hilaren 24an, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako plazetan egingo diren ekitaldietan. "Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez?"

Elkartasuna adierazi eta dirua batu Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntza emateko. Hori da Arizmendi Ikastolak lortu nahi duena datorren otsailaren 24an egingo dituen ekitaldietan. Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako plazak herritarrez eta txanponez bete nahi ditu ikastolak.

Elkartasun kanpaina

Arizmendi Ikastolako irakasle, ikasle eta guraso elkarteko kideek elkartasun kanpaina dotorea egiten ari dira Lodosakoari laguntza bideratzeko, eta horren lekuko da egin berri duten bideoa ere.

Ikastolak ezinbestekoak dira Nafarroan, euskararen eta euskal kulturaren transmititzaile eta erreproduzitzaile aktiboak, eta horrexegatik erabaki du Arizmendik laguntza ematea.

Otsailaren 24an denok plazara!

Datorren ostiraleko ekitaldian kamisetak jarriko dituzte salgai, eta tabernak ere izango dira jatekorik eta edatekorik falta ez dadin. Era berean, txanponekin Lodosarako bidea irudikatuko da, ahalik eta txanpon gehien batzeko asmoarekin.

Erantzunak

Arizmendi Ikastola
2012-02-22 : 12:21

Otsailaren 24an Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzan egingo den horretaz informazio gehiago jarraian:


Plaza bakoitzean pankarta erraldoi batzuk egongo dira lurrean: SOS LODOSA hizkiekin. Helburua hauxe da: pankarta osoa txanponez betetzea. Horrekin batera, ekintza ugari izango dira: karaokea, erromeria, txokolatada, bertsolariak, txalapartariak, …


14:30etatik aurrera Arizmendiko ikasle eta irakasleak guneetatik herrietako plazara joango dira eta bakoitzak txanpon bana utziko du plazako lurrean egongo den pankartaren gainean. Gune bakoitzetik plazarako ibilbidea oinez egingo dute guztiek trikitilariekin kale-jiran eta herrietako kaleak zeharkatuz.


16:30etatik aurrera berriz, herrira begirako ekitaldia hasiko da. Gurasoak etorriko dira eta horrez gain, herriko eragile ezberdinak ere gonbidatu ditugu euren ekarpen ekonomikoa egin dezaten eta Lodosako Ikastolaren egoerarekiko elkartasuna adieraz dezaten.


Ibaialde Ikastolako ordezkariak ere bertan izango dira, elkartasun adierazpenak jasotzeko eta euren eskerrona adierazteko.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago