Teknologia albisteak

Pinterest erabiltzeko tutorial partikular bat

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez
2012-02-10 : 10:02

Urtea hasi zenetik, han eta hemen ari dira famatzen Pinterest. Gehiegi ere bai, kontua hype maila hiperbolikora iritsi ote den ere aipatzen da bazterreotan. Baina, tira, niri hype hau baino lehenagotik ere gustatzen zait, eta Sustatun irail hasieran artikulu hau editatu nuen. Zer egingo diogu ba. Orain, herri eskaria ikusita, tutorial bat idatzi dut, beste inork moda funsgabe honetara etorri nahi balu.


Argazkiak.org | Pinterest 2012 © cc-by-sa: sustatu

Horra nire esperientzian oinarritutako tutoriala.

  1. Eskatu gonbidapena. By invitation only dela gezurra da, besterik gabe, atzerapen programatu bat dauka eskaera egiten baduzu.
  2. Analogia honekin geratu zaitez: kromo bilduma bat da. Kromo bakoitza da pin bat. Sub-bildumatan antolatu daiteke, horiei esaten zaie Board. Bisualki erakargarriak zaizkizun gauzak gordetzen joateko kaxoiak... horiek dira boardak.
  3. Konektatu Twitterrekin.
  4. Facebook bidez konektatzen bazara, jendea topatzeko izan dadila. Konexioa egin ondoren, settings-etan desaktibatu Facebook-eko konexioa. Alderdi txungoak ditu Facebookeko Pinterest aplikazioak.
  5. Bilatu, eta jendea aurkitu, eta jendeari osotasunean egin follow, edo jende interesgarriaren board interesgarrienei egin Follow
  6. Egin follow gutxienez 30 bati edo.
  7. Instalatu Pin it botoia edo pinmarklet bookmarkleta. Ez badakizu zer den bookmarklet bat, ikasi behingoz. Erabili bookmarkleta gauzak igotzeko.
  8. Zure board medo bilduma edo kajoi propioak sortzen joan. Nahi duzun bezalakoak.

Oso gauza desberdinak gorde daitezke. Nik, adibidez, sujerenteak iruditzen zaizkidan irudi pop basko edo euskaldunak biltzen ditut honetan, eta beste honetan berriz, nabigatzen nabilela aurkitzen ditudan gauza interesgarriak, gero seme-alabekin etxean komentatzeko balio didatenak. Elkarlanean ere egin daitezke, adibidez, Gaurko Hildakoa, #respect; Ana Malagonek Twitterren sortutako meme baten jarraipen bisuala.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago