|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak otsailaren 24an: izen-ematea ireki ida© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-27 ¦ 09:43 ¦ hizkuntzaV. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Donostian izango dira datorren otsailaren 24an, Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean. Dagoeneko ikusgai dago egitaraua, eta izena-emateko epea ere zabalik dago otsailaren 21 arte. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie. Ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalizazioan ari direnen topagune izan nahi du. Horretarako, hitzaldiak eta lan-saioak antolatu ditugu. Aurten arreta berezia jarri diogu etorriko zareten guztiek parte hartzeko aukera izan dezazuen. Jardunaldiak otsailaren 24an izango dira, Miramongo Zientziaren Museoan (Donostia), goizeko 9etan hasita eta egun osoz. Informazio guztia Soziolinguistika klusterraren webgunean eta izen-ematea ere webgunean bertan egin behar da.
Egitaraua
Jardunaldiak Soziolinguistika Klusterrak antolatzen ditu Mondragon Unibertsitatearen babesarekin. Ondorengo erakundeen laguntza ere jasotzen du: Berria, Argia, Euskararen Donostia, Kutxa, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia. |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||