|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskarazko palindromo lehiaketa, 2. edizioa© cc-by-sa AED (Arrasate euskaldun dezagun) ¦ 2012-01-23 ¦ 08:45 ¦ hizkuntzaBigarrenez, Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED) Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu dugu. Diotenez, euskarazko palindromoen lehen lehiaketa 1923an "Kirikiņo"k antolatu zuen eta 150 palindromo jaso ziren. Iazko lehiaketara aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren, jasotako uzta oparoa izan zen. Ea aurtengoan gehiago lortzen ditugun! Iaz antolatu genuen AED elkarteak euskarazko lehenengo palindromo lehiaketa. Hona hemen lehenengo edizioko palindromo irabazleak:
Aurtengoan ere uzta polita jasoko dugulakoan, otsailaren 15a bitartean izango da lehiaketara aurkezteko aukera. Lanak epaitzerako orduan ondorengoa baloratuko da:
Irabazleak otsailaren 29an emango dira ezagutzera. SariakBi sari izango dira aurtengoan ere:
Oinarriak eta informazio gehiago www.aedelkartea.com helbidean. |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|