Euskal Wikipediak abenduaren 6an hamar urte egingo ditu. Urteurrena aitzakia hartuta, edizio-maratoia antolatu du UEUk Gerediaga Elkartearekin, Euskal Wikipediarekin eta IXA taldearekin batera. Etorri abenduaren 6an, 10:30etik 19:30era bitartean, Durangoko Azokara, zure jakintza arloko artikulu eta edukiak sortu eta/edo eguneratzea da, modu gidatu batean!
Maratoiari hasiera emateko Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldia eta itzulpen automatikorako tresnari sarrera txiki bat egingo zaio.
Ekitaldiaren zati nagusia praktika izango da: edizio-maratoia. Egunean zehar, 10:30etik 19:30era bitartean, Durangoko Azokan bertan, partaideak Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko du, saioan bitartean tutoreak laguntzeko izango baititu.
Izan ere, norberaren ekarpena euskarazko wikipedian bere jakintza arloko artikulu eta edukiak sortu edota eguneratzea da, modu gidatu batean:
Parte hartzeko interesa daukan edonori irekita dago. Hori bai, norberak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du.
Animatu zure ingurukoak ere!
Erantzun
Sartu