Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen erabilera areagotu egin da. Aukeren artean, software librean garatutako tresnak edo MS Word-en oinarritutakoak daude. Software librea sustatzeko, UEUk hiru itzulpen-tresna libreren inguruko ikastaroa antolatu du Baionan, abenduaren 3rako (saio bakarra): Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast pro, Anaphraseus eta OmegaT. Izena emateko azken eguna azaroaren 24a izango da. Aurreko ikastaroak oso arrakastatsuak izan direnez, oraingoan Baionan ere eskainiko da: bost orduko saio bakarra (abenduaren 3an). Izena emateko azken azaroaren 24a (osteguna) izango da.
Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnetan trebatzeko laugarren ikastaroa izango da honakoa. Izan ere, UEUk udako ikastaroetan bigarrenez errepikatu behar izan zuen software librean garatutako itzulpen-tresnen inguruko ikastaroa. Ondoren, MS Word-ean oinarritutako itzulpen-tresnei buruzko saioa ere eskaini du UEUk.
Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast pro, Anaphraseus eta OmegaT ikastaro honen irakaslea ere Elena Garcia Berasategi izango da. Garcia Berasategi ELEKA Ingeniaritza Linguistikoa enpresako teknikaria eta hizkuntza-teknologietan aditua da
Baionako ikastaroan izena emateko azken eguna azaroaren 24a izango da.
Erantzun
Sartu