Teknologia albisteak

Piula per les llengües! - Txioka hizkuntzen alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-11-15 : 10:11

Katalunia aldetik dator albistea. Sigues llingüísticament sostenible lelopean eleaniztasunaren aldeko kanpaina eta twitterreko lehiaketa jarri du martxan (azaroaren 20a arte) Kataluniako unibertsitateetako hizkuntza-zerbitzuak.

Hizkuntzen ekologiaren kontzeptua gero eta gehiago ari da indartzen azkenaldian eta Kataluniako unibertsitateetako hizkuntza-zerbitzuak ere bide hori hartu du aste honetan aurkeztu duen programaren kasuan: Sigues llingüísticament sostenible. Piula per les llengües! (Hizkuntzekin ere izan jasangarri - Txioka hizkuntzen alde).

Kanpaina honen funtsa hizkuntza aniztasuna sustatzea da. Denok ezagutzen dugu (gutxi edo asko) hizkuntza bat baino gehiago. Batzuetan erraztasunez mintzatzeko lain; beste batzuetan, hitz solteak besterik ez. Baina gehienok ezagutzen dugu gurea ez den beste hizkuntzaren bat.

Twitterren bultzatutako kanpaina honek aniztasun hori adierazi eta bultzatu nahi du. Erabiltzaileek esan dezatela nola praktikatzen duten eleaniztasuna. Zer egiten duten hizkuntza aniztasuna handitzeko.

Bi egoera planteatu dituzte. Lehenengoa (bideoa gorago txertatu dugu), #piulapelmario da. Mario Salamancako mutil bat da. Hizkuntza asko ikasi ondoren Kataluniara heldu da katalana ikastera... baina zailtasun handiak ditu, guztiek gaztelaniaz egiten diotelako.

Bigarren egoera #piulapelpumplaf da. Robinson Crusto uharte batera iritsiko da. Hango biztanleek hizkuntza arraroa egiten dute eta Robinsoni ez zaio batere interesatzen ikastea... egun batean hizkuntzak jakitearen garrantzia deskubritzen duen arte.

Euskarazko azpitituluak ere badituzte.

Sariketa

Bi egoera horietatik abiatuz, Twitter bidez zure erantzuna utzi dezakezu, bi egoera horietan (#piulapelmario eta #piulapelpumplaf) zer egingo zenukeen adierazita. Hizkuntza aniztasuna nola bultzatu eta eleaniztasunaren garrantzia azpimarratuz.

Saria ere badago, baina Kataluniako Unibertsitateko ikasle eta langileentzat.

Katalanez ezer gutxi dakizula? Ez du axola, ez izan beldurrik! Bota zure 120 karaktereak hizkuntzen jasangarritasunaren alde. #piulapelmario eta #piulapelpumplaf.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago