|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Txosten berri aipagarria Iruña-Veleiako ostrakei buruz© cc-by-sa Juan Inazio Hartsuaga ¦ 2011-10-30 ¦ 10:37 ¦ historiaDuela gutxi irakurri dut Miguel Thompson-ek idatzitako COMENTARIOS SOBRE ALGUNOS GRAFITOS DE Iruña-VELEIA artikulu mamitsua (PDF). Ez da gaiari buruzko n-garren iritzi artikulua. Gauza oso zuzenak oso zehatzak eta oparo dokumentatuak esaten ditu adituen hainbat iritzi sendo-itxurako kolokan jarriz. Edo horrela ematen du behinik behin. Ostrakak agertu zirenean izugarri poztu nintzen; gero, adituen txostenak irakurri nituenean zeharo konbentzturik geratu nintzen, han esaten ziren hainbat gauza bueltarik gabekoak zirelakoan, iruzur galanta izan zela guztia; eta orain berriz, artikulu hau irakurri ondoren, zinez ez dakit zer pentsatu behar dudan. Artikuluaren maila ikusita, gutxienez adituen aldetik erantzun bat eskatzen duela iritziko nioke. Eta dena den, bat nator artikulugilearekin, amaiera gisa gai hau ongi itxi behar dela dioenean. Izan ere, badirudi erakundeek iruzurraren hipotesia arinegi hobetsi, eta hain erabaki larria hartzeko beharko liratekeen froga zientifikoak eta aditu batzorde benetan independienteen txosten teknikoak egiteke daudela oraindik. Artikulua, esteka honetan dago irakurgai: http://euskalherria.indymedia.org/media/2011/10//77590.pdf Erantzunak#1. Re: Txosten berri aipagarria Iruña-Veleiako ostrakei buruzJuan Martin Elexpuru ¦ 2011-11-02 ¦ 08:50Bikaina da txostena, bai, eta badirudi zenbaiti begiak zabaltzeko balioko duela Thomson-en lanak. Dena dela, Juan Inazio, ematen du hau dela irakurtzen duzun era honetako lehen txostena, eta dagoeneko Lurmen-ek 16 aurkeztu ditu epaitegietan, oso onak asko, eta denak daude Interneten. Inor ez da profeta bere herrian, baina euskarazko grafitoak sakon aztertuta daude Hector Iglesias filologo lapurtarraren txosten mardulean: Les inscriptions de Veleia-Iruna (frantsesez), nire gaztelaniazkoan eta Iruna-Veleiako euskarazko grafitoak liburuan. #2. Re: Txosten berri aipagarria Iruña-Veleiako ostrakei buruzJuan Inazio Hartsuaga. ¦ 2011-11-02 ¦ 10:04Eskerrikasko Juan Martin. Arrazoi duzu, ez nuen artikulu horien berri. Gustura irakurriko ditut. #3. Re: Txosten berri aipagarria Iruña-Veleiako ostrakei buruzJuan Martin Elexpuru ¦ 2011-11-06 ¦ 20:16"Iruña-Veleia: herri-lotsa":http://goiena.net/iritzia/show/iruna-veleia-herri-lotsa/ iritzi-artikulua argitaratu du ostiraleko Goienkariak. #4. Re: Txosten berri aipagarria Iruña-Veleiako ostrakei buruzHector Iglesias ¦ 2011-11-11 ¦ 14:42
#5. Re: Txosten berri aipagarria Iruña-Veleiako ostrakei buruzFurunda ¦ 2011-12-22 ¦ 14:18In-presionantea! Txintxustatuta geratu naiz! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohistoria gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|