Interneteko albistegia

Aditzak jokatzeko webgunea; adibidez: genkizkiakeen

Sustatu | Bweb | 2011-10-24 : 15:10

Euskal aditz laguntzailea jokatzeko tresna bat da Aditzak.com. Adizki egokia aurkitzeko modurik errazena. Interfazeko ezkerretik eskuinerako aukeretan, hautatu modua, denbora, eta aditz mota, eta hortxe agertuko zaizu. Gure adibidean, genkizkiakeen / genkizkinakeen. Garikoitz Knörr filologoak sortu du, Ideateca enpresaren laguntzarekin.


Argazkiak.org | Aditzak.com © cc-by-sa: sustatu

Erreferentzia: HTTP://Aditzak.com

Erantzunak

Gari Araolaza | 2011-10-24 : 15:40 | #1

Hor dago noizbait nere faborito bihurtu nuen zeniezaizkiguketen (Potentziala, lehenaldia, haiek guri haiek)

Hainbeste urte ondoren pentsatua nuen nere asmakizun bat zela.

Asier | 2011-10-24 : 20:11 | #2

Aupa Gari,
Bila jarraitu beharko duzu. Zuk aipatzen duzun adizkia ez dago. "Ziezazkiguketen" badago, "zeniezazkiguketen" ere bai. Azken honek zureak baino i bat gutxiago dauka eta zuek guri haiek da.
Segi bila, ez etsi.

Bilbotik | 2011-10-25 : 00:24 | #3

Tresna interesgarria. Ea Ideateca-koek euskararengatik kontzientzia handiagoa hartzen duten, langile euskaldun eta arlo ezberdinetan guztiz adituak baititu soberan. Webgunea, adibidez, euskaraturik gabe dago.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu