Teknologia albisteak

Urriak 12: Matxin eta Wikipedia hobetzeko goiza

Erabiltzailearen aurpegia
Kepa Sarasola. Ixa Taldea
2011-10-06 : 12:10

Parte hartu nahi duzu Matxin itzultzaile automatikoa eta Euskal Wikipedia hobetzen? Boluntarioak behar ditugu OpenMT-2 eta Euskal Wikipedia proiektuan, Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez hainbat artikulu gehitzeko, informatikari buruz. Urriaren 12an goizez, Donostiako Informatika Fakultatean. Ez dago eskolarik egun horretan ;-)

Urriaren 12an etortzerik ez baduzu zure kabuz ere instalatu eta egin dezakezu (begiratu hemen nola egin). Baina errazago izango zaizu Informatika Fakultatera bazatoz, lagunduko dizun jendea egongo da eta. Giro ederrean.

Informazio zehatzago Ixa taldearen blogean aurkituko duzu.

ANIMATUKO ZARA? AUPA INFORMATIKAZALE HORIEK!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago