Teknologia albisteak
1

Indusmedia biltzarra: Marketin digitala enpresa industrialarentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Enpresa Digitala
2011-10-07 : 10:10

Enpresa Industrialentzat Marketing Digitalaren I. Kongresua egingo da Donostian, urriaren 20an, Indusmedia izenarekin. Sare sozialen ugaritzeak aldaketa nabarmena ekarri du interneteko erabiltzaileen elkarreraginean. Multizionalek zein salmenta-zuzeneko enpresa txikiek online marketineko estrategiak moldatu egin dituzte egoerari etekina ateratzeko. Horrela, salmentarako eta bezeroentzako arreta bide berri bat ireki dute arrakasta handiz. Era berean, enpresa industrialak ere jokaleku berriaz baliatzen hasi dira. Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da.

Horretarako enpresen esperientziak eta marketin digitalaren arloko adibide arrakastatsuak izango dira hizpide; batez ere, enpresa industrialen komunitate ezberdinen arteko (marketina, gobernua, kudeaketa...) sare sozialen erabilerari dagozkionak. Hori dela eta, marketin digitala arrakastaz erabili duten enpresen adibideak erakusten dituzten lanak behar ditugu.

Noiz: Urriak 20.

Non: Aquariuma, Donostia.

Egitaraua:

  • 9:00-9:30. Harrera, izen-ematea eta materialen banatzea
  • 9:30-10:00. Biltzarraren hasiera emate ekintza
  • 10:00-10:45. "Arazo eta aukerak industri sektoreko marketing online-ean". Guillermo Vilarroig
  • 10:45-11:30. "Ez dira sare sozialak, pertsonak baizik". Alfonso Alcántara
  • 11:30-12:00. Nautilus gelan kafea
  • 12:00-12:45. "Web lekuak nazioartekoak bihurtzea ez da itzultzea bakarrik". Eli García
  • 12:45-13:30. "Industri markak online kudeatzen". Victor Puig
  • 13:30-15:00. Bokado jatetxean Bazkaria.
  • 15:00-15:30. Aquarium-era bisita
  • 15:30-16:00. "Marketing digitala, informazioa eta ezagutza Euskal ETE industrialen elkarte batetan". Luis Blanco (Kasu Praktikoa)
  • 16:00-16:30. "Industri Enpresan marketing digitalarekin adimenak esnatuz". Eva Muñoz (Kasu Praktikoa)
  • 16:30-17:00. Nautilus gelan Kafea.
  • 17:00-17:30. Zazpigarren Aurkezpena (Kasu Praktikoa). *Konfirmatu gabe.
  • 17:30-18:00. Itxiera

Izena ematea: 40 euro (bazkaria barne), Enpresa Digitalaren bitartez.

Jardunaldi hau gaztelaniaz izango da.

Erantzunak

Sustatu
2011-10-19 : 11:10

Arratsaldeko kasu praktikoen saioa zehaztu dute, eta bikoitza da:


17:00-17:30. Ander Olariaga. "Orbearen Marketing Digitalean ikasitakoak eta etorkizunerako estrategiak"


17:30-18:00. Antton Tomasena. "Bezeroari online hezkuntza emanez Alfaren marketing estrategia eredu bezala"


Erantzun

Sartu