Lan eskaintza: ikerlaria behar da, ekonometria arloan
| Enpresa | 2011-09-20 : 16:09
Euskal Herriko adierazle ekonomikoen kalkulurako Gaindegiaren metodologia eguneratu eta garatzeko lanpostua eskaintzen du Gaindegiak. Iraupena 9 hilabete. Egun osoko lanaldia (dedikazio murritzagoak aztertzeko prest gaude). Lantokia : Andoain, Martin Ugalde Kultur Parkea. Oharra : lanpostua presentziala da, elkartearen egoitzan egitekoa.
Ezinbestekoak:
- Unibertsitateko tituluduna, arloko berariazko formazioa edo arloko ikerketan esperientzia bermatua.
- Euskaraz lan teknikoa egiteko gaitasun nahikoa
- Ofimatikan oinarrizko ezagumendua
Aintzat hartzekoak:
- Estatistikan formazioa eta/edo esperientzia
- Ekonometrian formazioa eta/edo esperientzia
- Ikerketa metodologien aplikazioan formazioa edo esperientzia
- Proiektuen gestioan formazioa edo esperientzia
- Datu basekin lan egiten formazioa edo esperientzia
- Hizkuntzak (esp, fr, ing)
- Taldean lan egiteko gaitasuna
- Izaera ekimentsua eta proaktiboa



