Teknologia albisteak
3

Pinterest, irudi interesgarriak gorde eta partekatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-09-07 : 12:09

Erreferentzia bisualak (irudiak, bideoak) gordetzeko eta partekatzeko leku bat da Pinterest. Ez zure argazki edo bideoak, baizik eta hortik aurkitzen ahal dituzun irudiak.

Bereziki interesgarria da Pinterest bookmarklet-ak zer diren badakizu eta erabiltzen badituzu. Nolabait, Delicious-en eta Tumblr-en arteko hibrido bat da. Konparazio baterako, hiru euskal erabiltzaileren Delicious, Tumblr eta Pinterest-ak estekotan.

Gordetako erreferentzia bakoitza pin bat (txintxeta) da Pinterest-en eta elkarren artean komentatzen ahal dira erreferentzia horiek, edo, Tumblr-en bezala, zeure kontu propiora kopiatzen ahal duzu repin eginda. Twitter eta Facebook-ekin ere lotu daiteke zure kontua, han partekatzen duzuna beste toki horietan ere zabaltzeko.

Aholkua: Kontua sortzen baduzu, egin kasu proposatzen dizkizun interesen araberako harpidetzei, eta onartu baten bat.

Erantzunak

Luistxo Fernandez
2011-09-07 : 13:45

Udan ezagututako tresna bat. Asko gustatu zait Pinterest.


Kromo bilduma baten tankera hartzen diot neure Pinterest-ari, bilduma beste batzuen bildumekin konparatuta, estilo gutxikoa neurea, agian, baina kajoitxo bat dirudi, gauzak gordetzeko.


Trukea ere egin daiteke, baina nola kromo digitalak diren; edozeini hartu kromoak repin eginez, edo zuri hartzen dizkizutenean, ez du inork kromorik galtzen: biderkatu egiten dira.


Jozulin
2011-09-07 : 21:39

Canvas http://canv.as/ ere badago. Irudiak elkarbanatu, komentatu, bozkatu daitezke, remixak egin...

Luistxo
2011-09-27 : 12:37

Gaur Delicious berriztu dute hain zuzen ere, salmenta gertatu eta hilabete batzuetara, eta funtzio berri bat dauka, antza duena Pinterest-ekin: bilduma grafikoak egiteko aukera. Stack deitu diete Delicious-en, eta Board deritze Pinterest-en. Konparatu:


Pinterest duela gutxi deskubritu dut eta gustora darabilt. Erreferentzia grafikoak gordetzeko baliagarria da. Delicious-eko stack-bildumetan elementuak zure gustura ordenatu daitezke, baina Pinterest-eko board-bildumak txuloagoak dira, arinagoak partekatzeko.


Uste dut bi zerbitzuak erabiltzen jarraituko dudala. Delicious-en hasierako funtzioa, web erreferentziak gorde eta etiketatzearena, hor dagoelako eta oso praktikoa zaidalako.


Horrez gain, ematen du berrikuntzarekin gaur poliki dabilela Delicious, eta erabiltzaile batzuk arazoak ei dauzkate sarbidearekin eta pasahitzarekin.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago