Teknologia albisteak

Zelan aurkitu lapurtutako Android telefonoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-08-27 : 11:08

Zelan jakin non dagoen zure Android telefonoa, baldin eta gauerdian, Bilboko jaietan zaudela, lapur batek ostu badizu? Aplikazio bat dago, Plan B, zeina instalatzen baita telefonoan norberaren ordenagailutik, telefonoa galdu ondoren, ez lehenago.

Behin (doan) instalatuta, aplikazioa lanean hasi eta mezu bat bidaliko dizu Gmail kontura, esanez non dagoen zure telefonoa, koordenada eta guzti. Kasu batzuetan Plan B oso erabilgarria izan daiteke; beste batzuetan, ostera, ez hainbeste.

Pentsa jaso dituzun koordenadek esaten badute zure telefonoa dagoela Plaza Berrian, Bilboko bihotzean. Zelan jakin nork daukan, plaza beteta baldin badago?

Erantzun

Sartu