Teknologia albisteak

Apple-ren ustezko konspirazioa liburu digitalak garestitzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal
2011-08-15 : 11:08

Talde batek auzitara eraman ditu Kalifornian Apple enpresa teknologikoa eta beste bost liburu argitaletxe multinazional, ustez ados jarri zirelako liburu elektronikoak garestiago saldu eta Amazon behartzeko ordua arte zeraman deskontu politika uztera.

Ars Technica aldizkariak kontatzen duenez, bai Apple eta baita munduko liburu argitaratzailerik handienak —HarperCollins, Hachette Book Group, Macmillan, Penguin Group Inc. eta Simon & Schuster Inc— ikaratuta zeuden Amazonek atera zuenean Kindle irakurgailu digitala eta hasi zenean liburuak saltzen 9,99 dolarretan. Artean Apple prestatzen ari zen iPad tableta digitala, zeinak aplikazio bat izango zuen liburu digitalak irakurtzeko, eta beldur zen Kindlek jango ote zion liburu digitalen merkatua. Liburu argitaratzaileak, aldiz, izututa zeuden Amazonen prezioen politikagatik, liburu digital berri gehienak prezio finko batean saltzen baitzituen.

Gosea eta jateko gogoa bailiran, Apple eta liburu argitaratzaileak konspiratzen hasi omen ziren, eta ados jarri ziren bi puntutan. Lehendabizi, argitaratzaileek onartu zuten Applek lan egitea beraien agente gisa, haien prezioak onartu eta salmenta bakoitzagatik zati bat (%30) beretzat hartuta. Bigarrenik, argitaratzaileak ustez ados jarri ziren ez saltzeko euren liburuak, ez bazen formula horretan.

Salaketa jarri dutenen iritziz, konspirazioak irabazi egin zuen: liburu argitaratzaileek lortu zuten liburu digitalak garestitzea eta behartu zuten Amazon onartzera euren salmenta modeloa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago