Itzuli orri nagusira Bidali hau

uTorrent programa euskaraz

© cc-by-sa  Xabier Aramendi ¦ 2011-08-19 ¦ 09:09 ¦ p2p

BitTorrent programa erabiliena, uTORRENT 3.0, osorik euskaraz. Ikus pantaila-irudi oso bat. Torrentak nola jaitsi jakiteko, Sustatun bertan. Eta euskaratutako software gehiago, hemen.


Argazkiak.org | uTorrent euskaraz © cc-by-sa: sustatu

Erref.: uTorrent programa euskaraz (azpitituluak.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. uTorrent erabili, jaitsi Super 8, eta ikusi euskarazko azpitituluekin

Luistxo ¦ 2011-08-19 ¦ 10:07

Aste honetan jakinarazi du BitTorrent-ek, p2p truke sistema eraginkorrena denak, uTorrent bezero programa hau 100 milioi erabiltzaile izatera iritsi dela. Beste bezero batzuekin beste miloi batzuk ere ibiliko dira munduan.

Bestalde, Azpitituluak.com-en beste berritasun interesgarri bat (neure aburuz, behintzat). Gaur Hego Euskal Herriko aretoetan Super 8 filmak dagoeneko prest ditu euskarazko azpitituluak. Eta hemendik jaisten baduzu Torrent fitxategia, ikusteko eta disfrutatzeko aproposa.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea