Teknologia albisteak

117 urte betetzen ditu gaur Ikurrinak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-07-14 : 09:07

Ez dakigu noiz marraztu zuen Sabino Aranak Ikurrina estreinakoz, baina 1894ko uztailaren 14an jaso zen lehen aldiz, Bilboko Euzkeldun Batzokijan. Hortaz ofizialki gaur betetzen ditu Ikurrinak 117 urte. 1936. urtean Euskadiko bandera ofizialtzat hartu zen, eta Hegoaldean frankismoan debekatuta egon ondoren, EAEko bandera da gaur egun, Euskal Herri osorako erabiltzen bada ere.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Wikipedia

XIX. mende bukaeran marraztutako banderan oraingoak baino estuagoak ziren gurutzeak, goiko irudiak ikusten denez. Lerro horiei zabalera bikoitza eman zitzaien:

  • Jatorrizkoa 500 x 280 zm luze-zabal zen, gurutzea 20 zm zabal izanik.
  • Gurutzeen zabalera 43 zm-ra handitu zuten 1936an, urrunetik ondo ikusteko, Victor Bilbao Goioagaren ehungintza-gizonaren aholkuei men eginda.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Wikipedia

Gaur egun ikurrina Euskal Herri osoaren ikurra da euskaldunentzat, eta halakotzat ageri da euskal hiztegietan.

Iturria: Wikipedia

Erantzun

Sartu