Teknologia albisteak
1

Iruña-Veleiaz Joseba Lakarra Diario Vasco-n

Erabiltzailearen aurpegia
Bittor Hidalgo - Donostia
2011-07-04 : 12:07

Pentsatzeko? Jarrera ofizialak aldatzeko? Ez dut egunkari hau irakurtzeko ohiturarik, baina bai joan den ostiraleko alea (2011-VII-1, 6. or.). Joseba Lakarrari egiten diote elkarrizketa joan den astean Donostian izandako EHUko Udako Ikastaro interesgarrietako baten gainean ("Euskalkien jatorria eta bilakaera"), eta aparte batean, ondoko adierazpen jakingarriak: Iruña Veleiaren inguruko auzia "ez da ondo itxi"

Joseba Lakarrak Iruña Veleiari buruzko txostena idatzi zuen eta bere ustez auzia «ez da ondo itxi. Ez dut ikusi artikulu bakar bat aldizkari zientifikoetan. Gauza horiek inoiz ez ziren hizkuntzalarien eskuetara heldu behar. Lanak ondo egiten direnean, arkeologoek lehengo, gero epigrafistek eta azkenean, zerbait idatzita baldin badago, iristen da gure eskuetara. Gainera ez du balio ezkerreko aldea interesatzen zaizula esatea eta ez bestea. Guztiaz hitz egin behar da, baita aldamenean dagoen guztiaz ere; eta bestela ez jolastu. Latin makarroniko bat agertzen bada, eta latinistak esaten badizu gaizki idatzita dagoela, euskarakoarekin zalantzak izanda ere horrek bertan behera uzten du dena».

Bada zer pentsatua.

Ondo izan
Bittor

Erantzunak

Juan Martin Elexpuru
2011-07-05 : 01:56

Ene bada, hau ezustekoa! Askok pentsatzen genuen hizkuntzalariak, eta Joseba Lakarra zehazki, izan zirela faltsutasunaren protodefendatzaileak. Artean piezak inork zalantzan jarri ez zituenean, Lakarrak, euskararen historian autoritate handienak, deklaratu zuela euskarazko testuak ezinezkoak zirela, eta beraz faltsuak, eta gauzak hain argi zeudenez, atzetik etorri zitzaizkiola arkeologoak, epigrafistak, latinistak, eta abar. Baina erratuta geunden, bistan da, gauzak alderantziz izan zirelako, nonbait, "euskarazkoarekin zalantzak izanda ere" irakurtzen baitiogu.


Dena dela, ez legoke gaizki bere txostena berriz irakurtzea, non besteak beste esaten duen: "Creo no exagerar diciendo que, al menos para mí, como filólogo vasco, Veleia –por lo que a la filología vasca se refiere– ya antes de finalizar junio de 2006 había dejado de ser un problema científico para convertirse en otro de muy diferente índole: policial y judicial, por un lado, historiográfico (...) por otro”. 2006ko ekainaren 21ean aztarnategira egindako bisita komentatzerakoan dio hori. Sei egun lehenago aurkeztu ziren aurkikuntzak, eta aurkezleen artean zegoen bere adiskide Joakin Gorrotxategi, zeinek beste gauza batzuen artean zera deklaratu zuen, Euskadi Irratiaren audioan jasota dagoenez:


“Geure ata zutan, Geure ata zutan. Bien, me parece que recoge, a mí me parece, es una interpretación personal que habrá que ver, que recoge el saludo entre los cristianos, ‘Nuestro Padre -es decir Dios- en vosotros’, ‘esté en vosotros’, ‘sea con vosotros’. (...). Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino sobre material cerámico básicamente, aunque también hay vidrio y hay huesos, con leyendas en vasco antiguo. A falta de una precisión en la cronología, esto siempre hay que tenerlo aquí en la cabeza, podemos fechar el material como en la antigüedad tardía. Es decir, vale decir en principio desde el tercero hasta el sexto.”


Aprobetxatzen dut jakinarazteko nire Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak liburua sarean dagoela jada.


Erantzun

Sartu