Ramon Jauregi: "Bildurekin, Donostia ez da hain kosmopolita izango"
| Aktan-jasoa | 2011-06-20 : 10:06
Ramon Jauregi ministroak Espainiako Radio Nacional irratian adierazi zuen pena zela Bilduk Donostiako alkatetza lortu izana, tristura eragiten ziola "Izagirrek ez daukalako hiri-proiekturik", eta adierazpen horri zera gehitu zion:
La ciudad se va a hacer, probablemente, más aldeana, mucho menos cosmopolita y no va a estar en los grandes eventos
Jauregiren ustez, Donostia seguraski izango da baserritarragoa eta ez orain bezain kosmopolita... eta ez da ekitaldi handietan egongo.
Ekitaldi handietan ez ei da egongo Donostia, baina ez du esan hori Bilduren errua den ala Donostiako Udalarekin elkarlanak baztertzeko asmoa daukaten beste erakunde batzuetatik; izan ere pasa den astean bertan Donostiako Udala baztertu egin zuten Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Batzarretik. Batzarra Aieteko Bakearen Etxean egitekoa zen, baina antolatzaileek hotel batean egitea erabaki zuten, Donostiako Udalarekin loturarik ez izateko.
Adierazpenak RNE (Radio Nacional de España) irratian egin ditu, ordu erdiko elkarrizketa baten baitan, 15. minutuan egiten ditu adierazpen horiek audio honetan:
Jauregik gaineratu zuen Izagirre Igeldokoa dela, eta segregazioaren alde lan egin izan duela.
Ramon Jauregi PSOEko politikari donostiarra da, iaztik hona Lehendakaritza ministroa da.
Erantzunak
| 2011-06-20 : 12:59 | #2
Mesprezu horren beste adibide bat, Luis Daniel Ispizuarena. Zenbat tonto dabilen pipertuta...
| 2011-06-20 : 17:33 | #4
Kultura jakintza agian kosmopolitikoa (edo agian folklorikoa) erakutsiz, kopla batzuk egin dizkiote Odon Elorzari, beharbada Antonio Molina koplista espainolaren 20. mendeko estiloa imitatuz.
Pieza azaldu da Archive.org webgunean eta Twitter bidez hedatzen aditu dugu. Hemen jogailuarekin entzun ahal izateko SoundCloud zerbitzura igo dugu. Asteburuan irakurri genion Joxe Aranzabali audioak partekatzeko webgune interesgarri honen berri.
| 2011-06-20 : 23:32 | #5
Antzekoak esan zituen hilaren 13an Iñaki Gabilondok bere bideoblogean
Bada iruzkin bat, "Artista Donostiarra" izeneko batek ekainaren 17an bidalia, aski egokia. Ez dakit gure Iñaki iritsiko zen, ordea, iruzkin horretara...
| 2011-06-21 : 10:07 | #6
Zaldieroak Twitterren iragarri duenez, gaur Berrian jarri duen tirarekin, Donostiako des-kosmopolitizazioaren inguruko sorta bati ekingo omen dio. Lehen alea, Zinemaldiaz.
| 2011-06-21 : 14:46 | #7
| 2011-06-21 : 21:12 | #8
Jauregi merituak egiten ari da Euskararen Aholku Batzordeko kide egin dezaten!
| 2011-06-22 : 11:29 | #9
Euskal Herriko eta Andaluziako folkloreaz, horren erabilera politikoaz eta degenerazio kitsch-ez inguruko tesia idazten ari da Laurita Siles artista malagar-euskalduna.
http://paperekoa.berria.info/agenda/2011-05-20/027/001/lege_info.htm
| 2011-06-23 : 00:00 | #10
Hori bai, montaña suiza gurea da!
| 2011-06-24 : 17:25 | #11
Erdaldun elebakarra izatea KOSMOPOLITA da. Euskaldun elebiduna izatea, ordea, ALDEANISMOA da.
Mila esker lezioagatik, PSOE. Zer egingo genuke zu gabe!



karlott | 2011-06-20 : 11:14 | #1