|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Egun pasa antolatu dugu Tolosako I. alardeaz gozatzeko© cc-by-sa Zumalakarregi Museoa ¦ 2011-06-10 ¦ 14:42 ¦ jaiakZumalakarregi Museoak Tolosara egun pasa antolatu du 2011ko ekainak 12rako. Frantsesada garaian, 1813ko ekainak 25ean gertatutako batailaren oroituko duen Tolosako I. alardea ezagutu eta garai hartako Tolosaz gehiago jakiteko. 10:45. Bisitari eta Museoaren arduradunen bilkura Nafarroako zubian. Ramón Labayen eta Jose Antonio Recondok “Tolosako batailaren” azalpena egingo digute. Idiakez jauregira (Kasinoa) bisita eta hamaiketakoa. 12: 00. Musika eskolaren aurrean ikuskizunaren hasiera: arma ikuskatzea, desfilea eta ariketak Triangelu plazan. 13: 00. “Gasteizko bataila” edo “Wellingtonen garaipenaren” interpretazioa** eta koreografia Nafarroako zubian. 14: 00. Tropen azken desfilea. 15: 00. Alardearen partaideekin herri bazkaria Berdura plazan. 45 musikariek giroa berotzen lagunduko dute. (Menua: Foie eta entsaladilla errusiarra, Itsaski pastela, Masailak saltsan, Teilak eta zigarroak, Ardoa eta likoreak) 17: 00. Bisitaldi gidatua Antxon Bandres eta Emilio Latorreren eskutik. Tolosako alde zaharreko plaza eta kaleetatik egingo da bisitaldi gidatua, frantsesadan garrantzitsuak izan ziren eraikinetan arreta jarriz. Prezioa: 35 € Azalpenak, hamaiketakoa, bazkaria eta bisita gidatua barne. Ezarritako kuotaren ordainketa kontuan hartuta erreserbatuko dira plazak. Horretarako, itzuli ezazu txartel hau diruarekin batera edo banku sarreraren agiriarekin (zure izena barne) batera Zumalakarregi Museora. Informazio gehiago: 943 88 99 00 edo mzumalakarregi@gipuzkoa.net Erantzunak#1. Re: Egun pasa antolatu dugu Tolosako I. alardeaz gozatzekoJosseba ¦ 2011-06-10 ¦ 16:58Ezin dut sinetsi. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|