Teknologia albisteak

Tuentiko egoera eguneraketak Twitterrera bidali daitezke orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-16 : 17:05

Facebooken aspalditik egin daiteken moduan, Tuentik orain eskaintzen du bertako egoera eguneraketak automatikoki tuiteatzea. Nola dabilen eta nondik aktibatzen den testeatu dugu, eta Tuenti erabiltzaile euskaldunentzat instrukzioak prestatu ditugu.

Tuenti eta Twitter lotzeko instrukzioak

Tuenti eta Twitter lotzeko instrukzioak

  • Behin Tuentin login eginda, goiko menuan, eskuman, joan Nire kontuak atalera eta klikatu Lehentasunak.


Argazkiak.org | Tuenti-Twitter konektatzeko pausuak: 1 © cc-by-sa: sustatu

  • Ezkerreko menuan, aukeratu Beste zerbitzuak eta hor agertuko zaizu Twitterrekin login egiteko aukera. Sakatu Sign in with Twitter.


Argazkiak.org | Tuenti-Twitter konektatzeko pausuak: 2 © cc-by-sa: sustatu

  • Egin login zure Twitter kontuan. Nabigatzailean dagoeneko Twitterren login eginda bazeuden, Sign in aukera agertuko zaizu zuzenean; bestela erabiltzailea eta Twitterreko pasahitza eskatuko dizkizu.


Argazkiak.org | Tuenti-Twitter konektatzeko pausuak: 3 © cc-by-sa: sustatu

  • Tuenti eguneratzen duzunean, aukera bat agertzen da defektuz markatua. Horrela eguneratzen baduzu, Twitterren ere agertuko da zure mezua; desaktibatzen baduzu Tuentin baino ez da geratuko.


Argazkiak.org | Tuenti-Twitter konektatzeko pausuak: 4 © cc-by-sa: sustatu

  • Tuentitik bidalitakoa automatikoki tuiteatuko da, eta tuitaren azpian, jarriko du tuit horren jatorria Tuenti dela.


Argazkiak.org | Tuenti-Twitter konektatzeko pausuak: 5 © cc-by-sa: sustatu

Pausu hauek egin ahal izateko lehenik eta behin bi kontu behar dira, noski: bata Tuentin eta bestea Twitterren.

Tuentiko edukia pribatua da eta ezin dute bilatzaileek indexatu, baina eduki horiek Twitterrera bidalita, publiko bilakatzen dira eguneraketa horiek. Horietatik euskaraz direnak Umapen agertuko dira gainontzeko tuit euskaldunekin batera. Tuentin euskaraz jarduten duten guztiek egiten badute Tuenti-Twitter konexioa Twitterreko jardun euskalduna igo eta gaztetuko da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago