Teknologia albisteak
1

Hitz Gurutzatuen Binakako I. Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia
Bergarako Udala
2011-05-21 : 11:05

Hitz Gurutzatuen Binakako I. Lehiaketa antolatu dugu UEMAk eta Bergarako Udalak *LUMA hitz jokoak* elkartearen laguntzarekin. Txapelketa Bergaran jokatuko da, UEMA egunean, 2011ko ekainaren 4an. Lehiaketan 16 urtez gorako (2011n 16 urte betetzen dituztenak barne) edozeinek har dezake parte.

Lehiaketan 3 hitz gurutzatu beteko dira: lehenengoa 12x12koa, bigarrena 12x15ekoa eta hirugarrena 15x15ekoa. Lehenengo eta bigarren lanak kanporaketak izango dira eta finalera 4 bikote iritsiko dira.

Era horretako txapelketak egiten *LUMA hitz jokoak* elkartea hasi zen 2007an eta gaur egun Basaurin ere jokatzen da.

Parte hartzeko izen-ematea doan da eta nahi dutenek hemen dute izena-emateko orria.

Bestela, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura ere jo dezakete, honako helbide hauen bitartez: - Telefonoa: 943779166 - e-posta: euskara@bergara.net

Alimo denoi eta eman izena!

Erantzunak

Estepan
2011-05-24 : 10:59

Entzuna dut Eibarko Letren Errepublikan badela jende txit trebea hitzak bata bestearekin josteko langintza honetan. Ausartuko ote dira baten batzuk Debagoiendarrei aurre egitera. Txapelduna Arrasaten dugu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago