|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskovision 2011, berriz ere ondo pasatzeko prest© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-05-14 ¦ 23:59 ¦ zuzeneanInolako asmo musikazale edo kulturalik gabe, aurreko bi urteetan egin dugun bezala, Sustatuk eta La Personnalite-k gonbidatzen zaituztegu Eurovision jaialdiaren gaua Euskovision bihurtzera. Amaitua. Igaro da Eurovision 2011, ederto igaro genuen Euskovision egiten.
Larunbatean, 20.00etatik aurrera, piztu bi pantaila: telebistarena eta Sustatu.com eta ikusiko duzue primeran pasatu daitekeela. Leihatila honen bidez egingo dugu jarraipena. Larunbatean, maiatzak 14, da Eurovisioneko finala 21.00etan. Gu 20.00etan hasiko gara motorrak berotzen. Parte hartzeko, etorri Sustatu.com-eko portadara, edo Twittter bidez #euskovision gakoa aipatu. Iaz eta 2009an ze ondo igaro genuen ikusi eta irakurtzeko, hemen dituzu estekak: Aurtengo "Eurovision Düsseldorf hirian":http://www.eurovision.tv/page/dusseldorf-2011 da, iaz Alemaniak irabazi baitzuen. Gaur eta bihar, bi finalaurrekoak izango dira, eta larunbatean, ohi bezala, finala. Googlek irabazlea asmatzen lagun dezakeen aplikazioa garatu du, kontuan harturik herrialde bakoitzean bideo bakoitza zenbat biden eskatzen den, hori bozkatzeko sistemarekin erkatuz (hau da, Irlandakoa ageri da orain lehena, baina ez Irlandatik egindako Google eskaerengatik, baizik eta beste herrialde batzuetan hura bilatzen den kantitateak neurtuz). Aupa Euskovision!
euskovision_poster.png 243KB (249476 byte) Erantzunak#1. Re: Euskovision 2011, berriz ere ondo pasatzeko prestander ¦ 2011-05-10 ¦ 22:58Neil Hannon handiak Trafalgar kanta sortu zuen, duda barik Eurovision irabazteko meritu guztiak biltzen dituena. Halako kantu batek zer ezaugarri izan behar dituen azaltzen du. Ona. #2. Euskovision 2011, lehen finalaurrekoa eta Facebook-enSustatu ¦ 2011-05-11 ¦ 08:56Bart gaueko lehen semifinalean, honako hauek sailkatu ziren: Serbia, Errusia, Suitza, Georgia, Finlandia, Islandia, Hungaria, Lituania, Azerbaijan eta Grezia. Denak ingelesez (Grezia eta Hungariakoak elebidunak, izatez), salbu eta lehena geratu zena, Serbiarena. Facebook-en, berriz, hitzordua sortu dugu. Dozena pare bat lagunek eman dute izena... Haiekin txat egitera animatu zaitez, eman bertatik izena FBko hitzordu hauen gogorakizunak praktikoak egiten bazaizkizu. #3. Euskovision 2011, finaleko zerrenda prestSustatu ¦ 2011-05-13 ¦ 16:18Bigarren finalaurrekoan sailkatuak izan dira: Bosnia, Austria, Ukrainia, Moldavia, Suedia, Eslovenia, Errumania, Estonia, Danimarka eta Irlanda. Eurovisioneko arauengatik, aldez aurretik finalerako sailkatuak zeuden Espainia, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Italiarekin, honela geratzen da azken gauko kantuen ordena:
#4. Euskovision 2011, ederto joan zenSustatu ¦ 2011-05-16 ¦ 09:06Joan zen Eurovision 2011, eta ederto igaro genuen Euskovision egiten. Ikusi geure jardunaren errepikapena hor goragoko leihoan, artxibatua geratzen baita. Une batzuk gogoratzeagatik:
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozuzenean gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|