Teknologia albisteak

GNOME 3 kaleratu da

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Olasagasti
2011-04-06 : 17:04

Ia 11 urte igaro dira GNOME 2 kaleratu zutenetik, Ubuntu edo Fedora existitzen ez zirenean. Ordundik teknologiak izugarrizko aurrepenak egin ditu eta 6 hilabetero bertsio berria kaleratu arren GNOME-k hainbat teknologia alde batera utzi eta indar berriturik dator 3.0 bertsioan. Eta euskaraz ere bai.

Mahaigainen iraultza izan nahi du GNOME 3.0 bertsioak. Milaka froga ordu eta ikerketaren ostean erabilgarritasuna potentziatu nahi duen mahaigaina aurkezten dute, lanean gauden bitarten distrakziorik sortuko eztuena, behar diren menu eta ikono gehigarririk gabea, itxura garbi eta leun batekin.

Aldaketaren osagarri nagusia GNOME-Shell deritzona da, orainarteko mahaigainaren itxura aldatuko duena. Ez da atzeko planorik egongo, ezta beheko barran irekita ditugun aplikazioen zerrendarik edo Inicio bezelako menurik. Jarduerak izeneko menu batetik kudeatuko dira irekita dauden aplikazioak, gustoko ditugunak eta lanerako irekitako zonak.

Teknologia aldetik Bonobo edo HAL bezalako teknologia zaharrak alde batera utzi eta komunitatean adostutako proiektu berrietan oinarritzen da.

Aplikazioak irekitzeko modurik errazena hauen lehen hizkiak idaztea da. (egin klik irudiotan interfazeok handiago ikusteko).

Lehio kudeaketa batetik aplikazio kudeaketara pasatzen da, ikusi bideoa.

Sistemak ohartarazi beharreko mezuak ez dira intrusiboak eta lehen abixua eman ostean ez dira berriz ikusten. Hala ere posible da jasotako oharretatik interaktuatzea. Interfazeetako adibide bat hemen.

Eta GNOME 3 guztiz euskalduna da. Itzulpenak hemen kontsultatu daitezke.

Gehiago jakiteko GNOME fundazioak sortu eta Jason D. Clinton-ek aurkeztutako bideo labur batzuk daude eskuragarri.

Edo sortu diren LiveCD bereziak ere erabili daitezke.

Kontutan izan beharrekoak:

  • GNOME 3-k bideo azelerazioa beharrezkoa du beraz ordenagailuak txartel zahar bat edo euskarririk gabekoa badu GNOME 3-k GNOME-Shell erabili beharrean fallback-mode moduan abiaraziko da, GNOME 2-ren itxura duen mahaigain antzeko batean.
  • Ubuntu-k orainarte GNOMEren itxura duen mahaigaina erabili izandu euren modifikazio bereziekin. Datozen Ubuntu bertsioek GNOME-Shell instalatzeko aukera emango duten arren eurek garatu duten Unity sistema erabiliko dute, beraz GNOME esperientzia Ubuntu-n oso ezberdina izango da.

Erantzun

Sartu