Gaur aurkeztu du EHUko Euskara Institutuak Sareko Euskal Gramatika. Wiki baten itxura dauka, adibideekin eta irudiekin ilustratua (irudietan, aurkikuntza bitxiak ere bai, bide batez). Kontsultarako, bi helbidetatik abiatzea onena:
Prentsa oharrak dioenez, Sareko Euskal Gramatikak berezitasun nabarmena du Interneterako pentsatua izatean:
Gramatika batean agertzen ez diren hainbeste lanabes erabiltzen da sarean: testuak, argazkiak, irudiak, barneko eta kanpoko estekak (hizkuntza desberdinetan)... Lanabes horiek guztiak ageri dira SEGen.
Adibide gisa, demostratzaileen komunztadura kontsultatu dugu. Zalantza hau bertan, besteak beste.
Ba biak omen daude ondo. Hala ere, orrialde berean apur bat argitu gabe geratzen da ea ondo dauden bizkaierazko forma hauek: hau mutilau; honek mutilak esan du; hauek mutil guztiak; honek gizon guztiok.
Orri berean, eta beste batzuetan, dokumentazioa ilustratzeko modu bitxia aurkitu dugu ere berean. Esate baterako, Spic Girls taldearen disko baten azala...
Erantzun
Sartu