Ordenagailuko mahaigainekoak apaletan txukun-txukun
| Informatika | 2011-03-29 : 11:03
Ikea etxeak prestatutako aplikazio txiki bat ezarri du Patxi Huarte Zaldieroak bere Mac-eko mahaigain gisa. Pantailaren azalera guztia trastoz betea eduki beharrean, dena txukun apaletan. Windows PC bertsioa ere badago.
Erreferentzia: http://zaldieroa.blogspot.com/2011/03/mahaigain-txukuna.html
Erantzunak
| 2011-03-29 : 13:18 | #2
| 2011-03-29 : 14:06 | #3
Nik nire karpeta revolutum-ei Kaos deitzen diet, edo Kaos1, Kaos2, Kaos3, Kaos4... batuetan baita Chaos edo Kaotikoa ere... xD
| 2011-03-29 : 18:40 | #4
txukuntze txikia egin eta gero... horra nire mahaigaina:

Argazkiak.org | Ikea mahaigaina © cc-by-sa: sustatu




Luistxo | 2011-03-29 : 13:04 | #1
Zaldieroaren mahaigain horren txukuntasunak tranpa dauka! Kutxa horietako bik izen hauek dituzte:
Horrela erraza da! bota ikono eta trasto guztiak folder batera eta listo, horrekin konponduta, ezta?
Nik badut halako karpeta totum revolutum bat ere... Sasoi batean, ordenagailuan garbiketa egin, eta ordutik aurrerakoak ordenatzen hastekotan urria izeneko karpeta probisionala sortu nuen, urria zelako baina hilabetea amaitu baino lehen txukuntzeko asmoa nuelako. Urriko karpeta harek urte pare bat iraun zuen azkenean, eta garbiketa egitea tokatu zenean, hurrengo fase batera igaro nintzen: Azaroa karpeta. Beste pare bat urte, eta orain Ubuntura igaro naiz laneko PCan, eta hemen ere karpeta orojakile orosartzaile bat daukat, Abendua jakina.
Izatez, nire dokumentu, lan proiektu eta gainerakoen abiapuntu nagusia da Abendua karpeta. Deskargen karpetetara edo beste toki ezkutu batzuetara iristeko ere, alias edo laburbideak sortzen ditut abenduaren barruan...