Teknologia albisteak

Sarea Pil Pilean, ostegunean, Jakintza Librearen Jardunaldiak amaitzeko Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
AZKUE Fundazioa
2011-03-23 : 09:03

Azkue Fundazioak antolatutako Jakintza Librearen Jardunaldien II. edizioa amaitzeko, Sarea Pil-Pilean saioa antolatu da. Martxoaren 24an, osteguna, arratsaldeko 18:00-21:00 bitartean, hiru ekintza desberdin antolatu dira Bilboko Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegian: “Zizka-Mizkak”, “Kontaiguzu zure errezeta” eta “2.0 Pintxoak”.

Zizka-Mizkak. Interneti, teknologiari, euskarari eta ezagutza libreari lotutako 5 egitasmo desberdinen funtsak azalduko dituzte 20 irudi erabiliz eta irudi bakoitzeko 20 segundo izanez. Besteak beste, Berriketan.info, Kaixomaitia.com, Ideateca, Euskaljakintza.com edota Gaztezulo-ko ordezkariek hartuko dute parte.

Kontaiguzu zure errezeta ekintzan, World Kafea formatuari jarraituz, ordubeteko dinamika parte-hartzailea jorratuko da , hausnarketa, eztabaida eta ideien ekarpena ahalbidetzeko honako gai honen inguruan: Zein da euskararen etorkizuna sarean?

Hausnarketa egiteko eta ondorio baliagarriak ateratzeko, hiru galdera hauei erantzuna ematen saiatuko dira parte-hartzaileek:

  • Zer egin daiteke gazteenen artean jakintza librea sustatzeko?
  • Zer egin dezakete erakundeek interneten euskararen erabilera normalizatzeko?
  • Zer egin dezakegu sarean euskarazko eduki gehiago sortzeko?

Azkenik, eta Jakintza Librearen Jardunaldien II.edizioari bukaera emateko, pintxo batzuk dastatzeko eta iritziak elkartrukatzeko aukera ere izango da 2.0 Pintxoak ekintzan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago