Martxoaren 23an Komunikaldiak egingo dira Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Jardunaldiaren 6. aldia izango da, eta oraingoan egile eskubideak izango dira aztergai.
Egile eskubideak gai arantzatsua da, baina ulertu beharrekoa gizarte aldakor honetan. Ainhoa Larrañaga irakasle eta antolatzaile nagusiak esan bezala, ezinbestekoa da gaiaren inguruan hausnartzea, eta horretarako beharrezkoa da adituen iritziak entzutea. Hori lortzeko, egitarau trinkoa antolatu da.
Komunikaldiak egun bateko jardunaldiak dira, goizean hasi eta arratsaldea bitartean egitekoak. Hona hemen aurtengo egitaraua:
09:00 Aurkezpena eta Ongietorria: Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko Errektorea
09:15 Hitzaldia: Eskubide digitalak: kultura eskubidea, sormen eskubidea, guraso eskubideak... Luistxo Fernandez (Software librean aditua)
10:30 Kafea
11:00 Hitzaldia: La propiedad intelectual y los derechos de autor: el salario de los creadores. Ignacio Casado (Euskadiko SGAEko zuzendaria)
12:15 Atsedena
12:20 Hitzaldia: La lucha contra el intercambio de cultura en Internet. David Bravo (Jabetza Intelektualean eta Informatika zuzenbidean aditua)
13:30 Bazkaria
15:30 Mahai ingurua: Egile eskubideak nola eragiten diote Euskal Kulturari?
Komunikaldi hauek Euskaltel enpresaren babesarekin egingo dira. Laguntzaileak, berriz, Euskadiko Kutxa eta Eskoriatzako Udala izango dira. Matrikula 25 euro kostatuko da (ikasleak eta langabeak, doan). Matrikula egiteko azken eguna, martxoaren 21a izango da. Horretarako, deitu 943 71 41 57 telefonora, edo bidali mezu bat helbide honetara: harrera.huhezi@mondragon.edu
Ni gonbidatu ninduten, eta banoa. Ez noa bereziki itzulpengintzaz jardutera, baina itzulpen adibide batzuk aipatuko ditut bai: Azpitituluak.com egiten diren filmetako azpidatzien itzulpenak, zeinak egile-eskubideei jaramonik egin gabe sortu eta partekatzen diren.
Mondragon Unibertsitatearen streaming sisteman emango dute Komunikaldiak 2011 jardunaldia, hemen: MU Telebista.
Neuk egindako aurkezpena, enpresaren webgunean argitaratu dut: Kopia ez baita lapurreta. Egile eskubideak
Harrigarri samar gertatzen da itzultzaileen elkartea, EIZIE, ez agertzea mahai ingurukoen artean, itzulpenak ere egile eskubideen menpean egoten diren aldetik.