Teknologia albisteak
7

Zaila dago gero Markel Olano argazkietan agertzea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-03-10 : 11:03

Gauzak inauguratzeko garaia da, eta argazkietan irteteko, hauteskundeetara begira. PSE eta EAJ, honetan lehia berezian dabiltzala ematen du. Zuzeun agertu zen kasu bat herenegun (Odon Elorza sozialista vs Markel Olano jeltzalea), eta beste bat dokumentatuko dugu gaur hemen Sustatun: Donostiako metroaz informatzeko Eusko Jaurlaritzaren propagandan ez da Markel Olano agertzen. Edo bai, agian agertzen da, ondo fijatuz gero...


Argazkiak.org | Delako "metroaren" inaugurazioa. © cc-by-sa: bikotealaia

Donostiako metroaren propaganda Donostiako etxeetako postontzi guztietan banatu zen, nonbait, otsailean. Jaurlaritzaren logoarekin dator, ez beste erakundeenekin, baina hala ere, bi iritzi artikulu edo sarrera ditu, bata Iñaki Arriola Garraio sailburuarena (PSE), eta bestea Odon Elorza Donostiako alkatearena (PSE), 2. eta 3. orrietan. Kontrazalean, berriz, beste argazki bat dago, non ageri diren Ernesto Gasco sailburuordea (PSE), Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea (PSE), Iñaki Arriola sailburua (PSE), Patxi Lopez lehendakaria (PSE), eta Odon Elorza alkatea (PSE). Hor gorago itsatsi dugun argazki hori da.

Baina... ondo begiratu: Markel Olano diputatu nagusia ere hor dago: Patxi Lopezen bizkar eta buruan halako luzapen edo itzal bat dago... Doi-doi lehendakariak estaltzen du Gipuzkoako aldun nagusia.


Argazkiak.org | Patxi Lopezen atzean nor dago? © cc-by-sa: bikotealaia

Argazkiak.org-eko erabiltzaile batek deskubritu du Olano dela horkoa. Ekitaldi hartako bideo irudiak aurkitu ditu eta propagandarako erabili zen argazkiaren unekoak ere topatu ditu. Hor dago Markel Olano, gainerako sozialistekin:


Argazkiak.org | Desagertutako partaidea. © cc-by-sa: bikotealaia

Talent House

Kasu hau barregarria bada, Zuzeuk kontatutakoa ere bai. Talent House izeneko etxe bat ireki dute Donostian, hiriko ikerketa guneetara etor daitezkeen atzerriko ikertzaileentzako etxebizitza izan dadin. Martxoaren 6an inauguratu zen, eta deialdia jarrita zegoen 12.30etan. Ordu horretan iritsi zen Markel Olano, baina...

Kamerariak 12.00etarako zeuden deituak etxean zehar osteratxoa egina zutela, argazkiak eginez jakina, eta ibilitxo horretan Odon Elorza alkatea (PSE), Cristina Garmendia Espainiako zientzia ministroa (PSE) eta beste sozialista batzuk izan ziren.

Ondorengo polemika Facebook-en garatu da. Markel Olanok hartu du hitza han, eta baita Jon Basterra Foru Aldundiko kabinetekoak, Eneko Goia foru diputatuak (EAJ), eta Kike Ramos zinegotziak (PSE-EE).

Erantzunak

Sustatu
2011-03-10 : 12:44

Donostiako metroaren aldeko propaganda 16 orriko aldizkari bat da, orri guztiak koloretan. Horra eskanerretik pasatuako orri batzuk.


Ikuslea
2011-03-10 : 12:53

Irudi horiekin hau ere sortu zuten: Agertu da Wally


Sustatu
2011-03-10 : 12:57

Albistean aipatutako beste kontuaz, Talent House horren inguruan, beste irudi hau ere aurkitu dugu sarean, Aldiri arkitetkrua blog euskaldunean.



Argazkiak.org | Talent house © cc-by-sa: Unai_Fdz._de_Betono


haritz rodriguez
2011-03-12 : 15:16

Ba zer nahi duzue esatea, tamalgarria iruditzen zait politikariek nola erabiltzen dituzten guztion diruarekin sortu/eraikitako egitasmoak beren irudia saltzeko.



Aspaldian behin eta berriz errepikatu dut. Nik debekatu egingo nieke politikari guztiei herritarron diruarekin sortutako ezer inauguratzea horrelako ekitaldiekin.



Abian jar dezatela, egitasmoaren ardura duenak beharrezkoa balitz eman ditzala hedabideen aurreko azalpenak, eta kitto. Ez kanaperik, ez saraorik eta ez politikarien onanismo ekitaldirik.



Elkitaldi horietan gastatutako diruarekin beste zenbait egitasmo aurrera eramateko aukera legoke, gainera.



Beraz, esandakoa, legez debekatuko nuke politikariek ezer inaugratzea.





Amen

Sustatu
2011-03-29 : 14:01

Maiatzean udal eta foru hauteskundeak direnez, hauteskunde legeak ez du epe jakin batean inaugurazio politikoak antolatzen. Azken eguna atzo zen, martxoak 28. Hortaz, zenbait gauza antolatu ziren han eta hemen.


Donostian, agintariek San Telmo museoaren berregiketa inauguratu zuten, nahiz eta museo berria ez den apirileko zehaztu gabeko data bat arte publiko orokorrarentzat irekiko. Eta hor ere izan zen irudi publikoaren erabilerarekin konturik: blog honetan diotenez, Odon Elorza Donostiako PSE-EEko alkatea nabarmendu zuen atzo ETBk, ez besterik.


Xabier
2011-03-29 : 15:16

Atzoko Teleberrian eman zutenarekin bideo hau zabaldu dute gaur youtube,. Odon Elorza Mourinhoren estilora kazetariei erantzuten:


Ikusi bideoa


imbeizama
2011-03-29 : 21:36

"Y si no le gusta, pues lo siento", esaldi hori ere bota zuen erantzun horretan.



Harrigarria, nire ustez, atzoko Teleberriak gai horri eskainitako arreta eta despliegea. Edo beno, ez.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago