Teknologia albisteak
1

Argazkilaritzari buruzko ikastaroa UEUn Jesus Mari Arruabarrenarekin

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2011-02-25 : 09:02

UEUk "Argazkilaritza dokumentala" ikastaroa antolatu du Eibarko Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintzaren barnean. Irakaslea Jesus Mari Arruabarrena argazkilaria izango da. Hona, egile honen argazki bat, Gertukoak liburukoa:

Ikastaro honetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertuko dira (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak eta abar).

Argazkigintza dokumentala eta foto-kazetaritza (erreportajea) oso hurbileko diziplinak dira. Biek helburu berdina dute: argazkien bidez kontakizun bat egitea. Hala ere, erreportajeak gaurkotasunari eta egunkarietako albisteei estu-estu loturik egoten dira. Lan dokumentalak, ordea, sosegu handiagoz egindako lanak izaten dira. Dokumental kutsuko lanetan argazkilariak bere ikuspuntua ematea oso garrantzitsua da. Beraz, errealitatea interpretatzen ere ikasiko da ikastaro honetan.

Informazio gehiago eta izena emateko HEMEN

Erantzunak

xme
2011-02-25 : 12:34

Argazkilari bikaina Jesus Mari Arruabarrena teknikari dagokionez, eta artista galanta argazkietan zer jaso erabakitzerakoan.



Ni ezingo naiz joan, baina biziki gomendatzen dizuet.

Erantzun

Sartu