Teknologia albisteak
4

Donostiako Orly hotelean ostatu hartuta, Mediterraneoa ikusteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-02-18 : 10:02

Oporretan Balear uharteetara joan beharrik ez dago Mediterraneoko ikuspegiaz gozatzeko: Donostiako Orly hotelean ostatu hartzeko hainbat webgunetan diotenez Kontxako paseo ezagunaren alboan dago hotela, Mediterraneoko bistekin.


Argazkiak.org | Tryp Orly Booking.com-en © cc-by-sa: sustatu

Katedrala eta Alderdi parkea (sic) hoteletik oso gertu daude. Izan ere, Donostia erdigunean dago Tryp Orly hotela.

Kontxa hondartzaren aurrean dago, bigarren lerroan. Baina edifizio altua da, eta goiko solairuetatik ikus daiteke itsasoa.


Jatorrizkoa: Promoziozkoa. Copyright: TrypAdvisor

Meditarraneo itsasoa beste alderantz dago: edifizioaren atzeko aldetik zuzen begiratuta, lerro zuzenean, 650 km ingurura dago, gutxi gora behera, Palma Mallorcakoa. Beste angelu bat hartuz, Mediterraneo itsasoko punturik urbilena 400 km ingurura dago, lerro zuzenean.

Zaila, beraz, haruntz begiratuz gero itsasoa ikustea. Atzeko alde horretatik, itsasoa baino hiria ikusten da. Ez da mediterraneo itsasoa, baina horiek ere ez dira bista txarrak.

Erantzunak

Gari Araolaza
2011-02-18 : 10:33

Hotelen prezioak ere ez dira oso merkeak Donostian.


Hotel Barato en San Sebastian


Egoitz
2011-02-18 : 13:38

Artikuluan aipatzen diren Trypadvisor, holidaycheck, Activehotels eta Bookingez gain, hotelen iritziak gaztelaniaz idatzi eta irakurtzeko beste aukera bat, Nomaders.com webguneak zure Facebookeko lagunekin loturik erabiltzen duen Mis Hoteles aplikazioa da eta Tryp Orly Hotel ean izan zareten guztiei, iritzi egoki bat idaztera gonbidatzen zaituztet ;)


Jabi
2011-02-18 : 21:47

Beste bat: Durangoko (Mexiko) webgune ofizialean azaltzen dutenez, Guadiana ondoan dago Bizkaiko jatorrizko hiria, eta euren armarria (Bizkaiko bera) zera da "un árbol cuyo tronco sale se ven dos coyotes llevando cada cual en el hocico una liebre" (Harotarren bi otsoak bildots banarekin).


patxi lurra
2011-03-14 : 18:35

Tira, geure zeruak urdindu eta desgrixatu diranetik, geure itsasoa deskantaurizatu eta mediterraneotu da aspaldi honetan. Ez dabilz urrunegi Orlyko ostatuari buruzko propaganda horregaz...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago