Teknologia albisteak
5

Meme euskaldun bat jaio da bart, #euskalporn

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-02-17 : 09:02

Josu Lezameta Jozulinen tuit honekin hasi zen bat: #Euskalporn. Euskarazko esamolde, kantuen hitz, atsotitz edo dena delakoak, apur bat moldatuta, esanahi sexualarekin, batzuetan bere horretan, besteetan eraldaketa gaizto batzuekin. Umap-ek ez ditu denak harrapatzen, oso laburrak baitira asko eta beste batzuk, beste barik, erdaraz dira. Twitterren berriz, Espainiako trending topic izatera igaro da, nahiz eta horrekin gaztelaniazko mezuak ere sartzen hasi dira.

Ale interesgarri batzuk

@boligorria Atzetik! Atzetik! Zu zara nagusia! #euskalporn

@jonsaez jajajaja arriba ezpaina!!!! jajajaja #ezpainporn RT: @pernan: Gora #euskalporn eta Askatasuna!

@ainhoaeus: Izaren hautsa egun batean #euskalporn

@theklaneh: Jan goikoa eta zakiltzarra #euskalporn

@txabinete: Zenbat goaz? Lau? bat? hiru? bost? zazpi? #euskalporn ()|()

Erantzunak

Sustatu
2011-02-17 : 09:39

Klasikoetara jo dugu geure ekarpen propioa egiteko: VERO.


baten bat
2011-02-17 : 10:51

Aupa. Lehen tuitei begi bat emanda, konstatazio pare bat. Lehena: momentuz badirudi gizonezkoak direla nagusi kontu honetan. Bigarrena: gizonezkoak erabat zakil-zentrikoak zaretela, ez ote duzue beste gorputz atalik? Iradokizuna: erosi aspiradorea!!

;)

Sustatu
2011-02-17 : 13:54

Espainiako trend edo gako iritsi izanarekin, espainolen arreta ere deitu du. Batzuen iruzkinak abegikorrak izan dira:



@ikari_luis Una pena no saber Euskara y no entender nada del #euskalporn



@ekuseru Me gustaría saber Euskera para entender el TT #euskalporn



@ricardoXCME
necesito un curso acelerado de euskera: #euskalporn TT ( Oh my God!!)

Beste batzuenak ez horrenbeste



@ceni1988
A saber que cojones es #euskalporn Solo lo sabrán ellos... =S



@Monidala2010
Mira qué monos los del #euskalporn (que lo deben hacer por poderes), no se entiende y suena supersucio, pero seguro que hablan de política.



@andrea_aud
Muy guay lo de #euskalporn ... pero no se entiende una mierda, euskolegas xD

Sustatu
2011-02-17 : 16:47

Markos Gimenok #euskalporn palindromikoak ere asmatu ditu! Irudia ere egin du horiekin:



Erramun Turutarena
2011-02-17 : 17:04

Erantzun

Sartu