Lehengoan editorial bateratua sinatu zuten euskarazko hedabideen ordezkariek agerraldia egin dute gaur Donostian, eta agiri bat plazaratu dute. Lehengo eguneko editorial bateratuari jarraitzen dio honek. Hedabideen sektoreak estrategikotasuna eskatzen du, ez bakarrik aitrotza, baizik eta tamainako apustu eta sostengu ekonomikoa.
Agerraldia 2011-02-15. Donostia
Egunon, eta eskerrik asko agerraldi honetara etorri zareten guztioi.
Gaur, hemen, euskarazko hedabide ez publikoetako ordezkaritza oso zabala elkartu gara, elkarrekin partekatu dugun gogoetaren berri eman, eta batera egin asmo dugun bidearen berri emateko gizartearen aurrean. Hemen, mahaian, hedabide horietako ordezkari batzuk gaude (ikusi duzuen bezala, askoz ere gehiago gara), eta nik guztien izenean hitz egingo dizuet.
Gure burua aurkeztu eta nor garen azalduz hasiko gara. Eta hori egiteko, zer hobe datu batzuk ematea baino:
Datu hauek guztiek erakusten da dute sektore bizi eta kontuan hartzeko bat osatzen dugula, zalantzarik gabe, gizarte honetan era askotako irabaziak sortzen dituena. Adibidez:
Diruz lagundutako sektorea da, hala behar duelako, merkatu parametro hutsetan bizirauterik ez duelako eta funtzio publiko ezinbestekoa betetzen duelako. Baina azpimarratu nahi dugu, sektore honek jasotzen dituen laguntza publikoetatik zati handi bat berreskuratzen duela gizarteak baita parametro ekonomikoetan ere.
Ez dugu ezer berririk esango hedabideok krisi garaiak bizi ditugula esaten badizuegu. Komunikazio munduan gertatzen ari den aldaketak eta krisi ekonomikoak gogor astindu dituela euskarazko hedabideak, lehendik ere diruz baliabidez larri zebiltzan hedabideak. Erronka berriei aurre egiteko sostengu erantsi bat behar izan dugunean, laguntzak murriztuta ikusi ditugu, krisiaren aitzakian. Horren ondorioz, gure borondatearen kontra biziraupena gure egunerokoaren erdigunean kokatu da. Ez baita gure bokazioa bizirautea, ezta egun kaleratzen ditugun hedabideokin konforme geratzea. Gure bokazioa garatzea da, euskal hiztunen komunitateak bere burua euskaraz islatua ikusteko beharrari, nahiari erantzutea, eskaintza etengabe egokituz eta aberastuz, azken 30 urtean erakutsi dugun bezala.
Euskara eta euskal kultura geroratzeko giltzarri ezinbestekoa da komunikazio proiektu anitzen bidez osatzen den sektorea osasuntsu eta garapenbidean inbertitzea. Instituzioek aspaldi aitortua diote sektore honi euskara eta euskal kultura sustatzeko zereginean duen estrategikotasuna eta garrantzi hau behin eta berriro berretsi da administrazio eta foro anitzetan. Aitortzak baina ez dira nahikoak, tamainako apustu eta sostengu ekonomikoa behar du sektore honek. Egungo laguntzek kasurik onenean prekarietatean bizirauteko aukera eskaintzen digute garatzeko aukerari hegoak moztuz. Era berean hainbat hedabideren ateak ixten ikusi ditugu azken aldian.
Aurreko guztiak kontuan hartuta, indarrak batu eta sektore gisa garatzeko premia biziko bi gai identifikatu ditugu sakontzeko: diru-laguntzak eta publizitatea.
Egoerari eta zailtasunei aurre egiteko, euskarazko hedabideok hainbat ekimen elkarrekin egitea erabaki dugu. Horren ondorioa dira otsailaren 1ean argitaratutako editorial bateratua eta agerraldi hau bera. Hemendik aurrera ere elkarrekin aritzeko erabakia dugu, eta gure egoeraren berri ematen jarraituko dugu gure medioen bitartez eta horretarako sortutako webgunean.
Horrez gain, hurrengo asteetan instituzio nagusienetako eta alderdi politikoetako ordezkariekin elkartzeko plana egiten ari gara. Bilera hauetan sektorearen berri zuzenean eman eta politika aldaketarako proposamenak lantzea da helburua. Sektoreak prestasun osoa du eragile guztiekin gaia landu eta akordio eta politika zehatzak adosteko, eta horretarako dagoen prestasuna ikusi nahi dugu. Jakin badakigu udal eta foru hauteskundeen atarian gaudela, eta uste dugu garai egokia dela alderdiek etorkizunera begirako gogoeta egin eta konpromiso zehatzak har ditzaten hurrengo lau urteetarako politika markatzeko.
Bilera hauek otsaila eta martxoa bitartean egiteko asmoz ari gara lanean, eta bilera horiek egin ondoren, gure asmoa da berriro publikoan agertzea harremanei buruzko balorazioa egin eta aurrera begirako urratsak azaltzeko.
Erantzun
Sartu