Teknologia albisteak
1

Nola utzi bertan behera Facebookeko jolasak?

Erabiltzailearen aurpegia
Idoia Aretxabaleta
2011-02-14 : 08:02

Nola utzi bertan behera facebookeko jolasak? Hauxe da nire arazotxoa: Facebooken hasi nintzen jolas askotan jolasten eta horrenbeste zirenez baja hartu nahi izan nuen. Ezin izan dut.

Goitik behera aztertu eta gero ez dut aurkitu botoirik. Jolasak edo aplikazioak baieztatzeko botoia bat badago; baina ezetatzeko ez.

Hauxe da nire galdera: Nola hartu baja edo ezeztatu jolas hauek? Laguntza behar dut eta norbaitek badaki eskertuko nuke.

Eskerrik asko,

Erantzunak

Asier Etxebeste
2011-02-14 : 10:20

Facebooken aplikazioak ezeztatzeko hurrengo pausuak jarraitu:



-1- Kontua (Goian eskuman)

-2- "Pribatutasun ezarpenak" aukeratu

-3- Behean ezkerraldean "Aplikazioak eta web orriak" atalean "Zure ezarpenak aldatu" estekan klik egin.

-4- Instalatuta dauzkazun aplikazioak agertuko zaizkizu, hemen aukeratu kendu nahi duzuna.

Erantzun

Sartu