Teknologia albisteak

Itzulpengintzaren automatizazioari buruzko inkesta

Erabiltzailearen aurpegia
Inaki Irazabalbeitia, Langune
2011-02-09 : 11:02

Informatikak eskaintzen dituen baliabideak gero eta gehiago erabiltzen dituzte itzulzaileek beren eguneroko lanean. Itzulpen-memoriak eta itzultzaile automatikoak dira horietako baliabide batzuk.

TAUS nazioarteko erakundeak helburuen artean bi hauek ditu: itzulpen-prosezuen automatizazioa eta baliabide linguistikoeen partekatze-egitasmoak sustatzea. Hori erdiesteko hainbat lan, ikerketa eta topaketa antolatzen ditu mundu osoan zehar. Baliatzen dituen erremintetako bat inkesta berezituak egitea da. Inkesta horien bidez sektorearen eta sektorearen bezeroen iritzia eta pertzepzioak neurtzen dira.

TAUSek Estatuko egoeran interes berezia du, eleanitza delako eta itzulpengintzak pisu adierazgarria duelako. Hortaz Elekaren eta Languneren laguntza eskatu du Estatuko itzulpengintzaren automatizazioari buruzko datu-bilketa bat egiteko inkesta baten bidez. Inkesta horren datuekin egoeraren erradiografia bat egingo da eta beste toki batzuetan dagoen egoerarekin aldaratu ahal izango da. Inkesta betetzea ez da lan nekeza: estekan klik egitea eta 15 minutu dedikatzea. Otsailaren 18a arte duzue beta. Inkesta betetzen dutenek emaitzen berri izango dute.

Inkesta ez zaie soil-soilik itzultzaileei eta itzulpen-enpresei zuzentzen. Horien bezeroak ere gonbidatzen ditugu erantzutera.

Mila esker zure laguntzarengatik!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago