Interneteko albistegia

Jaurlaritzakoek "Execuzio" idatzi dute kartel batean Ikaztegietan

Tolosaldeko Euskararen Semaforoa | Masai-ikastaroa | 2011-02-20 : 17:02

Beste kartel akastun bat euskaraz! Zenbat dira dagoeneko? Oraingo honetan, Ikaztegietatik bidali digute "perlatxoa".

Kartelak Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren logoa du, eta eliza ondoan dago.

Marratxoak bi hitzen artean dantzan jarrita eta "execuzio" idatzita, ez dakigu negar edo barre egin behar dugun.

Zuk ere halakoak aurkitzen badituzu, hartu kamera, atera argazkia eta bidali semaforora (euskararensemaforoa@gmail.com).


Argazkiak.org | Execuzio © cc-by-sa: sustatu

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu