Teknologia albisteak
4

Iñaki Perurena, berriro bikain

Erabiltzailearen aurpegia
Beñar Kortabarria, Elhuyar Fundazioa
2011-01-20 : 08:01

Teknopoliseko Ktek tartean, harri-jasotzearen mundura hurbildu gintuen Iñaki Perurenak, harri-jasotzearen teknikara. Nagore Rementeria Teknopoliseko lankidea Leitzako Peruharrin izan zen, harriari eskainitako interpretazio-zentroan, eta bideo bikaina egin zuen bisitaldiaren ostean.

Harriak jasotzea indarra baino askoz ere gehiago da.

Merezi du ikuste artista-bikotea! Bideoa Teknopolisen webgunean dago:

Erantzunak

Kirolzalea
2011-01-20 : 10:24

Artista Perurena hau. Kazetariz mozorrotutako tipo hari lezioa eman ondoren, harrijasotzeari buruzko ikasgai labur eta ikuserraza oparitu ez digu ba! Zorionak Iñakiri... eta programakoei!

iturri
2011-01-20 : 13:27

Ederra da bideoa, bai.

Adi egon zeren eta datorren hilean Donostiako Antzoki Zaharrean Moriarti ekoiztetzeko Jon Garañok (80 egunean filma, besteak beste) ETBrentzat zuzendutako Perurena dokumentala aurre-estreinatuko baita Antzoki Zaharrean.

Ez dakit Iñaki ote den protagonista edo Inaxio (sinopsiari erreparatuz gero semea), baina ziur ikusteko moduko lana izango dela.

Helios
2011-01-20 : 23:58

Aurrekoan Perurenarekin egoteko aukera izan genuen, Korrika berrirako egin behar dugun bideo bat dela eta. Peru Harrin bertan bisita egin genion, Leitzan duen baserri-museoan. Ordu erdi luze bat izan ginen bertan eta sekulakoa izan zen, tipo atsegina eta ezin jatorragoa izateaz gain, baserria erakustean euskaraz, historiaz, politikaz, bizitzaz, euskal herriaz, fisikaz, bizimoduaz...irakasgai ederrak eman zizkigun, hura plazerra!!



Hurrengo baterako argi daukat; lagunekin azaldu eta bisita gidatua, Perurena gida moduan leku zoragarria horretan, guztiok bizi beharreko bi orduak, zalantzarik ez

eder ohian
2011-01-26 : 15:17

MAISUA dena, beti MAISU


Erantzun

Sartu