Antena 3 telebista telefono bidez iruzur ohiko bat egiten ari da: zuk zure telefono zenbakian halakorik jasotzeko baimenik eman gabe bidaltzen dizute mezua, sari bat irabazteko aukera handiak dituzula esanez, 1,42 euroko mezua bidal dezazun. Salaketa egiteko deialdia egin dute sarean.
Euskaratuta, hauxe da jasotzen duzun mezua:
Kaixo! Carlos Lozanok jakinarazten dizu A3eko RICOk zure tlf (xxxxxxxxx) aukeratu duela 200.000E IRABAZI ahal izateko! Bidali GANAR 25354 zenbakira (1,42Eur./sms)
Baina horren aurretik, urte hasieran, beste mezu bat bidaltzen zuten. Mezu hura zuzentzeko ahalegina dirudi hor goikoa:
Tu número de teléfono puede estar premiado! Solo responde SI al 25354 y puedes ser finalista de 200.000 euros hoy en Antena3!
Alegia: Zure telefono zenbakiak saria izan dezake! Erantzun BAI 25354 zenbakira eta 200.000 euroren finalista izan zaitezke gaur Antena3en!
Samuel Parra blogariak gaztelaniaz salatu du Spamaren aurkako hainbat arau hausten dituela kanpainak:
Horrez gain, tarifa gehigarria duten edukiek ezin dute gaizkiulerturik eragin honakoen ondorioz: zehaztasun eza, anbiguotasuna, puztea, ez aipatzea edo antzeko beste batzuk.
Hori ikusita, blogari honek bi salaketa egiteko deialdia egin du:
Horretarako dokumentua prestatu du gaztelaniaz, beste inork datu pertsonalak sartu eta salaketa egin nahi balu.
Grazia egiten dit, A3k inongo baimenik gabe sms soil bat bidaltzen du, esfortzu handirik gabe, eta nik (jaso dudala ere sms-a, atzo juxtu lagun batekin komentatzen) salaketa egiteko, "lana" hartu behar...bidea errazteko eta jendea salaketa egitera animatu dadin! ezin dezaket sms-aren forward bat egin eta klik batekin salaketa jarri? :-(
Nik ere jaso ditut, horietako bat gaueko ordu bietan (imaginatu ordu horretan jasotzen baduzu esnatu ta kriston sustoa hartzen duzu, ordu horietan herri honetan normalean ez da ba esne saltzailea izaten).
Moskeatua, mezuan agertzen den 902 zenbakira deitu nuen. 902 zenbaki hori ez da dohakoa, oso gutxi kobratzen dute baina ez nuen telefono normala aurkitu eta deitzea erabaki nuen.
Hamar minutuz zain egon ondoren lortu nuen operadore batekin hitzegitea eta bere zerrendatik ezabatzea eskatu nuen. Ez zidatela gehiago bidaliko esan zidaten.
Aste honetan berriro jasotzen hasi gara, beraz 902 telefonoan eman zidaten sms@antena3.com helbidera mezu bat bidali nuen ezabatzeko eskatuz.
Honetaz gain Antena 3eko telefonora deitu nuen, 916230500, eta bertan berriro ere rollo osoa kontatu nion, Agencia de Proteccion de datos-en salaketa jarriko nuela esan nien eta beste mezu bat jasotzekotan zentralitara 100 aldiz deituko nuela esanez. Hartu zuen neskak esan zidan ezin zuela ezer egin, Club Zeb izeneko enpresa batek alokatzen diela espazioa eta haiek ez dutela zerikusirik.
Kontua da gure haserrea salaketa bihurtu behar dugula, halako praktikak desagerrarazteko.
Horrelako spamak ekidin nahi badituzu, aukera bat Robinson zerrendan izena eta datuak ematea duzu.
Zerrenda honen helburua hauxe da, espreski publizitaterik jaso nahi ez duten lagunen telefonoetara mezurik ez bidaltzea.
Edozein enpresak eman dezake izena gero, desiratu gabeko telefonoetara mezurik ez bidaltzeko. Hor dago gakoa, bidaltzaileak zerrenda errespetatzen badu, beraiengandik ez duzu mezurik jasoko.
Samuel Parra blogariak salaketak jartzeko deialdia egin duela-eta, inork salaketarik jarri nahiko balu, hemen ditu beharrezko dokumentuak (gaztelaniaz) eta dokumentuak igortzeko helbideak. NANaren kopiarekin eta jasotako mezuaren irudiarekin (pantaila-irudia, argazkia edo fotokopia) bidali behar dira dokumentuok.
Datuen Babeserako Agentzia
Deskargatu doc formatuan edo odt formatuan eta hona bidali:
Agencia Española de Protección de datos
C/ Jorge Juan, nº 6
Madrid - 28001
Tarifikazio Gehigarridun Zerbitzuak Gainbegiratzeko Batzordea
Deskargatu doc formatuan edo odt formatuan eta hona bidali:
Comisión de Supervisión de Servicios de Tarificación Adicional
C/ Capitán Haya nº 41
Madrid - 28071