Teknologia albisteak
21

Euskararen etsaia, euskararen "zaindari"

Erabiltzailearen aurpegia
Jon Gomez Garai
2011-01-18 : 12:01

Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berria ezagutu nahi? Segi beldur gabe eta irakurri arretaz! Argazkian ikusten duzun gizona Jon Juaristi (1951) da, iragan ostiraletik, Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berria. Bada, utzidazu gizon honi eta bere karguaren izendatze soil horri, neure salaketatxoa egiten.

Juaristi jauna etakide ohia dugu (bai, ondo ulertu duzu, ETAko kide ohia). Harrigarriena ez da hori inolaz ere, baina.

Aitzitik, PPko kide izateko PSOEko militante izateari utzi zionak, horrela deskribatzen du bere burua: “me considero nacionalista español, a la derecha del Partido Popular” eta gaur egun, Espainiar Nazioaren Defentsarako sortutako Fundazioko Ohorezko Patronatuko kidea dugu Juaristi. Gainera, 1997 eta 2007 urteen artean Ermuko Foroko kide eta bultzatzaile izan zen.

Cervantes Institutuko eta “Biblioteca Nacional de España”-ko zuzendari ohia ere den lagun hau, ABC egunkari espainiarreko zutabegile izateaz gain, Hezkuntza Aholkularitzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako zuzendari nagusia ere bada, Madrileko Autonomia Erkidegoan (Esperanza Aguirrerekin batera, alegia).

Hori gutxi balitz, eta horra nire salaketaren zioa, ondorengo aipuak nire gaurko protagonista den Jon Juaristi poeta eta politikariak egin ditu geure hizkuntzaren inguruan. Barkatuko nauzu ba, esandakoak espainolez idatziko ditut (segidan ulertuko duzu zergatia, noski). Honaxe:

El euskera no ha servido como vehículo cultural

El euskera, para mí, es un idioma del pasado

Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera

(Madrileko egunkari garrantzitsu bati aitortutakoak)

Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera

(Bere poema batean idatzitakoa)

Ba beste barik, lagun, hauxe duzu Jon Juaristi jauna. Eta tipo hau da Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berria.

Egin kontu!

Erantzunak

Sustatu
2011-01-18 : 13:19

Honen berri abenduaren 4an eman zuen Sustatuk. Tartean, 2010 abenduaren 20ko datarekin argitaratu zuen Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordearen osakera berria. Tartean, Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagun batzuk izendatu dituzte, 40 lagun guztira, eta talde horren barruan dago Jon Juaristi. Horra hor osakera osoa:


  • Lehendakaria: Patxi López Álvarez jauna, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.

  • Lehendakariordea: Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua.

  • Lourdes Auzmendi Aierbe andrea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

  • Iñaki Uribe Burgoa jauna, HABEko zuzendari nagusia.

  • Patxi Arratibel Sukia jauna, EITBko Estrategia eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak aukeratua.

  • Marisa Cuesta Arandilla andrea, Funtzio Publikoaren zuzendaria, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak aukeratua.

  • Juan Manuel Aramendi Arteaga jauna, Langileariaren Kudeaketarako zuzendaria, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak aukeratua.

  • Maria Encarnación Echazarra Huguet andrea, IVAPeko zuzendari nagusia.

  • Malentxo Arruabarrena Julián Andrea, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Arabako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.

  • Miren Dobaran Urrutia andrea, Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.

  • Estibaliz Alkorta Barragan andrea, Euskara zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.

  • Jokin Azkue Arrastoa jauna, Euskal Udalen Elkarteko ordezkaria.

  • Andres Urrutia Badiola jauna, euskaltzainburua, Euskaltzaindiaren proposamenez izendatua.

Normalizazioan pertsona ezagunak


Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik organo honen 2010eko abenduaren 9ko Aginduaren bitartez izendatuak:


  1. Dorleta Alberdi Aretxederreta andrea

  2. Joseba Arregi Aranburu jauna

  3. Joseba Arruti Lafuente jauna

  4. Itziar Atienza Molina andrea

  5. Martin Auzmendi Aierbe jauna

  6. Francisco Javier Azpiazu Lasuen jauna

  7. Nerea Azurmendi Zabaleta andrea

  8. Patxi Baztarrika Galparsoro jauna

  9. Mikel Belasko Ortega jauna

  10. Olatz Beobide Egaña andrea

  11. Maite Berrocal Cebrian andrea

  12. Koldo Biguri Otxoa de Eribe jauna

  13. Garbiñe Biurrun Mancisidor andrea

  14. Jon Bollar Intxausti jauna

  15. Allande Boutin jauna

  16. Carlos Cid Abasolo jauna

  17. Gotzon Egia Goienetxea jauna

  18. Ramon Etxezarreta Aizpuru jauna

  19. J. Iñaki Etxezarreta Alberdi jauna

  20. Estebe Eyherabide jauna

  21. Aizpea Goenaga Mendiola andrea

  22. Maite Goñi Eizmendi andrea

  23. Jokin Gorozika Bidaurrazaga jauna

  24. Jon Juaristi Linacero jauna

  25. Odile Kruzeta Olañeta andrea

  26. Juan José Larrea Conde jauna

  27. Miren Elixabete Larrinaga Artetxe andrea

  28. François Maitia jauna

  29. Koldo Martinez Urionabarrenetxea jauna

  30. Mertxe Mugika Balanzategi andrea

  31. Joxean Muñoz Otaegi jauna

  32. Jon Nogales Prieto jauna

  33. Itziar Nogeras Berra andrea

  34. Eneko Oregi Goñi jauna

  35. Carlos Ruiz Gonzalez jauna

  36. Pello Salaburu Etxeberria jauna

  37. Bernadette Soule andrea

  38. Iñaki Ugarte Recarte jauna

  39. Miriam Urkia Gonzalez andrea

  40. Ana Urkiza Ibaibarriaga andrea

Eusko Legebiltzarrak proposaturik izendatuak:


  1. Lorea Bilbao Ibarra andrea


  1. Lures Oñederra Olaizola andrea

  2. Iciar Lamarain Cenitagoya andrea

  3. Alberto Lopez Basaguren jauna

  4. Garbiñe Mendizabal Mendizabal andrea

Euskararen Aholku Batzordearen Osokoaren idazkaria:


  • Iván Igartua Ugarte jauna, Kultura Saileko Koordinaziorako zuzendaria, 2010eko apirilaren 16ko Hizkuntza Politikarako sailburuordearen Ebazpenaren bitartez izendatua.

Sustatu
2011-01-18 : 13:45

Juanjo Agirrezabala Eusko Alkartasunaren legebiltzarkideak Juaristiren dimisioa eskatu du


Sarkasmo hutsa da euskara sustatzeko mandatua ematea Euskal Herriko berezko hizkuntza publikoki iraindu eta mespretxatu egin duen idazle bati.

Eta gaineratu du:


Juaristiri euskara defendatzeko eskatzea eta otso bati oilotegia zaintzeko eskatzea gauza bera da

Borja
2011-01-18 : 14:35

Lotsagarria, umiliagarria... Eta ezkutuan egin al dute? Ze ni ez naiz gai informazio ofizialik ia batere lortzeko, eta prentsan ere exkax... Eusko Jaurlaritzaren webgunetik orrialde honetara [http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6925/eu_2433/eu_12453.html] iritsi naiz, baina ez bide da azken bertsioa bertan eskaintzen den pdf-koa (azken eguneratzea iazko irailaren amaierakoa omen) Aholku Batzordearen osaera ez da-eta hemen azaldu duzuen bera. Zer dela-eta azken hiruhileko aldaketok?



Esan al du Gobernuak, Kultura Sailburuak edo beste inork ezer Juaristiren izendapenaren inguruan??

Xabier Eskisabel
2011-01-18 : 17:43

Denak ez ditut ezagutzen baina zerrendari begiradatxo bat bota ta 2010. urtean Euskadiko Ezkerrak porsako ematen jarraitzen dikela ondorioztatzea ez dek zaile.

mezularia
2011-01-18 : 18:09

Borja: ez dakit non ibili zaren bilatzen, baina sustatukoen erantzuneko loturan klik egin bazenu zuzenean iritsiko zinen Aldizkari Ofizialera.

Karguen izendapenak Aldizkari Ofizialetan argitaratzen dira!

Sustatu
2011-01-18 : 19:21

Borja, kideen zerrenda Jaurlaritzaren webgunetik hartu dugu, artikuluan estekatuta zetorren. Zehazki, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko urtarrilaren 14an argitaratutako (pdf-a deskargatu dezakezu) Kultura Sailburuaren 2010eko abenduaren 20ko agindutik.


Kideen artean, tuiterlari euskaldunak


Bide batez, goiko zerrendatik gutxienez bi tuiterlari euskaldunak dira:


Borja
2011-01-18 : 20:42

Aber, badakit ofiziala dela eta aldizkari ofizialean agertzen dela. Baina webguneko pdf-a ez dute berritu azken hiru hilabetean eta artean aldaketa esanguratsuak gertatu dira (adibidez Jon Juaristi sartzea, eta hori ez dut uste (PP izan ez bada) beste inork eskatu dienik). Esan nahi nuen ez diotela beste gauza batzuei bezainbeste publizitate egin kontuari, eta ez dudala topatu interneten kexa, kritika etab. gehiegi (bereziki ofizialik) ElPais-en hasierako iragarpenaz geroztik... ala?

Jon Gomez Garai
2011-01-18 : 20:52

Hala da Borja. Halaxe da zoritxarrez, bai... baina horretarako gaude gu! Ondo segi!

Joxe "marmitte"
2011-01-19 : 09:56

Ederra tipo honek, ez da makala ez Euskararen kontra.
Beste perla batzuk emen dituzue be, nola ez, gazteleraz:


La lengua vasca nunca ha sido perseguida sino abandonada espontáneamente
por sus hablantes, conscientes de su escaso valor, por lo que la normalización lingüística no tiene justificación histórica.

JON JUARISTIK Iruñean. Pakita Zabaleta'k hartutakoa bere idatzietan jartzeko DIARIO DE NOTICIAS'ean. (19-1-03)


Goio Arana
2011-01-20 : 18:02

Blanca Urgellek tontakeri mordoa bota ditu izendapena defendatzeko. Hemen.


txerkei
2011-01-21 : 02:09

Eta hau bat gehiago besterik ez da. Euskaldunok erantzun ezean irentsiko gaituzte euren lege eta porrekin. HOni berrori gaizki ez letorkioke euskal kanta batzuk gitarrakin laguduta ikastea kartzelan. Eta kartzelako gelakidea euskalduna izatea kantuen zentzuak ulertzen laguntzeko.

Hau bat gehiago besterik ez da.



Aberastasuna ez da diru asko edukitzea eta bizitza deprimentea edukitzea. Eta egoskorkeriaz bere buruarekin ondo daudenei min ematea. Aberastasuna Euskarak ematen digu euskaldunoi, eta hauena dugun altxorrari enbidia da. Sekula amaituko ez den enbidia, ez baitute sekula daukaguna ikasteko ta maitatzeko borondaterik adieraziko.

Sustatu
2011-01-24 : 12:18

Euskararen Aholku Batzordearen bilera gaur da. Partaide berrietako batek, Maite Goñik, tuit bat bidali du argazkiarekin. Errentransmisioa agian?


Sustatu
2011-01-25 : 15:40

Señoras fenomenoaren antzera, Velocicraptor da Facebooken gora eta behera dabilen beste hitz bat. Hori ikusita, orrialde bat sortu dute Jon Juaristiren izendapenari buruzko albisteak biltzeko:


Jon Juaristi baino beloziraptor bat nahiago dut

Hemen dago Facebook orrialde hori


aitorpena
2011-01-26 : 13:08

Jende honekin flipatzen det Savaterren antzera 'Kamaleoiak' ETAko kide izatetik PP-ko eskuin muturrera pasatzea nahikoa ez eta orain Euskara Aholkulari holako perlak bota dituenak "el euskera, para mí, es un idioma del pasado", zur eta lur!

Borobilduz
2011-01-26 : 13:58

"El euskera para mi, es un idioma del pasado" esan zuen, eta gero bajuxeago, inork entzun ez zuen "en tanto no saque tajada".

Uste dut Juaristi jaunaren ibilbidearen logika koletillatxo horrekin esplikatzen dela

eneko
2011-01-26 : 14:30

Hortxe Juaristiren hitz batzuk. Argi ta garbi dago denak erratuta geundela eta esan zituenak etzituela esan, gizon honek kontsulta ahal izan dezan hemerotekarik esistituko al da?


Sustatu
2011-01-26 : 18:14

Enekok aipatutako esteka hori ABCk igandean argitaratutako Jon Juaristiren zutabe bat da. Zutabe horretan Juaristik erantzuna eman dio Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkidearen dimisio eskaerari:


Ez dut oroitzen euskarari iseka egin izana, txongilei iseka egin izena oroitzen ez dudan bezalaxe.

Noiz edo noiz euskara baserri-hizkuntza dela esana duela adierazi du Juaristik (lengua rustica esan du, zehazki).


Nekazari xumeen eta artzaintxoen hizkuntzatzat hartzearen eta trogloditen hizkuntzatzat hartzearen artean, hobea eta bidezkoagoa iruditzen zait lehenengoa.

Abertzaletasunari dion errespetuaz ere hitz egin du Juaristik, Julio Caro Barojak "lojika aurreko pentsamoldea" dela esaten zuela gogora ekarri ondoren: "beste edozein kultura primitibori" zor zaion errespetu bera.


Jon Gomez Garai
2011-01-26 : 18:52

Bere hitzek DENA esaten dute... jatorrizko artikulu honetan datozenak irakurtzea eta ABCn Agirrezabalari erantzundakoak nahikoak iruditzen zaizkit bera definitzeko.

Jon Gomez Garai
2011-01-28 : 17:21

Artikulu honi ondorengo audio hau gehitu dakioke. Oraingoan, Euskararen Aholkulari Batzordeko kide berriak dio euskararen etorkizunak ez diola bat ere inporta eta ez diola disgustu handirik emango desagertzen bada, ez baita bere hizkuntza. Entzun...



Hamaika ikusteko jaio gara!



http://audioboo.fm/boos/263225-juar1?utm_campaign=detailpage&utm_content=retweet&utm_medium=social&utm_source=twitter

Jon Gomez Garai
2011-01-28 : 17:29

Tipo honi Euskadi Irratian egindako elkarrizketa hau ere Deian argitaratu dute gaztelaniara itzulita.


Elkarrizketa osorik irakurtzeko, egin klik hemen


xabier zuloaga garbizu
2011-02-01 : 19:15

Ez duzu merezi,euskara dagoen lekuan egotea,ez duzu euskara pozoitzeko eskubiderik,joan zaitez pikutara!!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago