Teknologia albisteak
2

Komunerako kartel sugerenteak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-01-17 : 09:01

Komun publikoak zikin aurkitzea gauza arrunta izan ohi da. Horren aurrean komuna garbi mantentzeko kanpaina egiteko kartel sorta bat lortu dugu, eskubila pasatzeko aldarriarekin.


Argazkiak.org | Komuneko kartela (Kakita) © cc-by-sa: josu

Hau izan dadila hemen aurkitzen duzun Kakita bakarra

Kakita 5 eraztunen legenda rol jokoan familia baten izena da, eta hortik dator Kakita Taminoko. Kartelean Tominoko dio, baina Taminoko da pertsonaiaren izena.

Bigarren kartel honen irudia erraz aurkitu dugu Googlen Superman wc bilatuta, eta irudi horretaz baliatuta egin dute beste honako kartela:

Ez da superheroia izan behar komuna garbi uzteko. Pasa ezazu eskubila.


Argazkiak.org | Komuneko kartela (Superheroia) © cc-by-sa: josu

Superheroiei beharrean, beste kartel batek kirolari egiten dio erreferentzia: komunontzia eta futbol zelaia pieza bakarrean fusionatutako irudi batekin, honako mezu metaforiko ulergarria jarri dute: "utzi ezazu garbi hurrengo partidarako".


Argazkiak.org | Komuneko kartelak (futbol zelaia) © cc-by-sa: josu

Gastronomia edo Erlijioa ataletarako ere balio lezake hurrengo kartelaren irudiak: neskato bat txokolate kremarekin, eta apaiz bat umea aurrean belauniko duela...


Argazkiak.org | Komunerako kartela (bekatua) © cc-by-sa: josu

Testu hutsa, poesia ukituarekin

Kartel seriogoak ere egon badaude. Poesia ikutuarekin aurkitu dugu honako hau komun bateko atean itsatsita.

Marka uzten baduzu, nahiz ta izan gutxi eskubila pasatu, eta ganoraz utzi!!


Argazkiak.org | Komunerako poesia © cc-by-sa: josu

Komunontzien alboan eskubilak daude erabiltzaileen eskura, berauek egoki erabiltzea da kaka hemen egiten dutenen ardura

Emakumeek kalean txiza egiteko eskubidea

Bartzelonako emakume talde batek salatu zuenez, komun publiko gutxi daude, eta dauden gutxi horiek zikinak egoten dira. Horrekin batera jaietan kale bazterretan gizonek txiza egiteko ohitura ikusta, emakumeek kalean txiza egiteko eskubidea aldarrikatu zuten, txiza egiteko gune aproposetan seinalizazioa jarriz. Fotolog batean aurkitu dugu kanpainaren azalpena euskaraz

Erantzunak

Jozulin
2011-01-17 : 13:58


Gizonen % 92k diote eskuak garbitzen dituztele txiza egin ondoren. % 34k gezurra diote.




Amonamantangorri
2011-01-17 : 14:13

Ez nago ziur kartela eskuez ari den, ala beste gorputz atal batez.

Erantzun

Sartu