Teknologia albisteak
1

Lepeko taberna batean urdaiazpikoak ostu ondoren, bertan utzi ditu NANa eta mugikorra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-01-11 : 16:01

Lepeko taberna batean urdaiazpikoak lapurtu dituzte duela egun batzuk, baina lapurrak bertan utzi ditu Nortasun Agiria eta telefono mugikorra. Malagako Lepe herria ezaguna da lepetarrei buruz egiten diren txisteengatik. Bada, txiste itxura duen arren, badirudi benetakoa dela albistea. Ostegun gauean taberna batera sartu ziren urdaiazpikoak lapurtzera eta... Nortasun Agiria eta telefono mugikorra bertan utzi zituzten.

Polizia Nortasun Agiriaren jabearen bila dabil, Malaga Hoy egunkariaren arabera. Albistearen iruzkin anonimoetan batek dio agian ez direla lapurrarenak izango, lapurrak tartean sartu nahi duen beste batenak baizik.

Iruzkin anonimo horietan lepetarren inguruko txisteak kontatzen ari dira:

Lapurra lepetarra baldin bada, zulo bat egingo zuen tabernara sartzeko eta zulo berri bat tabernatik irtetzeko

Lapur hori ez da Lepetik irtengo, irteerara iristean Huelva kartela aurkituko baitu

Huelva eta vuelva hitzen arteko antzekotasun fonetikoa dela eta egindako txistea, vuelva gaztelaniaz itzul zaitez.

Beste irakurle batek dio lapurrak tabernaria salatu beharko lukeela, Nortasun Agiria eta telefono mugikorra ostu izanagatik.

Erantzunak

Ibon
2011-01-11 : 20:10

Lepe Malagan dagoela diozu.



Tronpatu egin zara, Huelvan dago:

http://www.lepe.es/ciudad/datos

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago