Teknologia albisteak
1

Sakoneta nobelaren atal guztiak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-02-07 : 17:02

Abenduaren 20tik otsailaren 6ra arte egunero argitaratu dugu Sustatun Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editorearen Sakoneta nobelaren atal bana. Atal guztiek daude Sakoneta gaiarekin sailkatuta baina inork atalen zerrenda nahiago badu, nobelaren 48 atalen indize bat prestatu dugu atal guztiak errez aurkitzeko. Datorren astean aurkeztuko du Mendigurenek eleberria papereko formatuan: Sakoneta liburua, alegia.

Hasieran iragarri bezala argitaratu ditugu atalok, eta atzo argitaratu genuen azken atala.

Eskerrik asko Xabier Mendiguren Elizegiri bere nobela gurekin konpartitzeagaitik. Sustatuzaleek libre eta doan izan dute Sakoneta irakurtzeko aukera, eta paperean argitaratu baino lehen gainera, Mendigureni esker.

Blogeatutako eleberria izan da, egunero atal bana argitaratuz: esperientzia berri bat Sustaturentzat. Batzuek egunero jarraitu dute eleberria, baina orain hasi nahi duenarentzat, atal jakin batean irakurtzeari utzi zionarentzat, errepasatu nahi duenarentzat... behean doa atal guztien zerrenda, estekekin.

Sinopsia

Ertzain gotorki armatuak, ekologista sutsu solidarioak, kazetari zinikoak edo jakingoseak… Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritar txoro edo terrorista fanatiko batek tiroka egin baitie aurre agintariei, AHTk desjabeturiko baserria, Sakoneta, hustera zetozenean.

Hogeita lau ordu eskasean, hainbat pertsonaia gurutzatuko dira, nor bere amets eta esperientziekin, eta guztien berri emango digu nobela labur eta koral honek, 48 atal laburren bidez, errealismotik esperpentora egiten duen umore maltzurrez eta biziaren zipriztinak sentiarazten dituen hizkeraz.

Argitaratutako atalen zerrenda

Sakonetaren atal guztiak Sakoneta gaiarekin aurkituko dituzu baina lana errazteko, hona hemen orain arte argitaratutako atalen zerrenda estekarekin:

  1. Euskadi sakona aipatzen duen hurrengoari, ostia pare bat!
  2. Zuk daukazuna da bihotz garbia, baina burua zikinkeriaz beteta
  3. Querétaro ipintzen duen t-shirt bat darama jantzita
  4. Abiadura Handiko Trena, lehenengo momentutik izan da erokeria bat
  5. Hortik ez da kotxea sartzen
  6. Autoa une batez gelditu da errotondan
  7. Epaitegiko idazkariak markaturiko protokoloa jarraitu dute
  8. Jo, tia, flipantea da. A que bai?
  9. Gero, Barne Sailetik bidali diguten ohar hori dago
  10. Leku batetik bestera azkarrago joango garela saltzen digute
  11. Batetik bestera ibiltze hori zer da: ihes egite bat?
  12. Sutara txotx batzuk bota eta krux-krux-krux egin dute abar iharrek
  13. Ba ni hemengoa naiz
  14. Ta mobida honek AHTrekin du zerikusia?
  15. Jo, tia, mugitu, berandu gabiltzala
  16. Barne Sailaren bigarren ohar hau iritsi denean, sinetsi ezinik gelditu da berria hartu duen kazetaria
  17. Lehendakaritzako prentsa-aretoa gainezka dago
  18. Ertzain batek geldiarazi die autoa, eta nora doazen galdetu
  19. Sasiondora iritsi baino lehenago bidegurutze bat hartu du Audi A3ak
  20. Adiskide bat bazen orotan bihozbera
  21. Bidezidor batetik doaz, Markel aurretik, motxila handia bizkarrean, eta Martina atzetik
  22. Anttonek ez du Sasiondoko plazan geldialdirik egin
  23. Ez dago pasatzerik
  24. Sasiondoko operatiboa zuzentzen duen ertzaintzako arduraduna, sutan
  25. Sakonetara baino lehen Malkorbera joan dira Antton eta André
  26. Hamaika ertzain datoz oraingo bisita honetan, hamar gehi bat
  27. Hori, motel, pitzatuta zegok
  28. Lehenaz gainera orkatila bihurritu eta Martina ia-ia arrastaka eraman behar izan du Markelek
  29. Eskerrik asko etorri zareten guztioi
  30. Jo, Uxu, seguru hemendik dela?
  31. Gertaera horiek ezker abertzalearen gogoeta-ildotik kanpo daude
  32. Nagusi, erasorako baimena
  33. Hilario agurtuta, haren argibideei jarraituz hartu dute Sakonetarako bidea Anttonek eta Andrék
  34. Platoan, aurkezleak agurtu ditu ikus-entzuleak, egin die ongietorria partehartzaileei, eta eztabaidarako gaia azaldu die
  35. Arboletara katez loturik egon dira Markel, Ainhoa, Julian eta Uxune, ertzainak etortzen zirenerako gauzak apur bat zailtzeko
  36. Bai, ni naiz... Bai, bai, badakit... Ba, informazioa biltzen, zertan ariko nintzen ba?
  37. Berehalako erasorik behintzat ez datorrela ikusita, gaua bertan emateko prestakizunetan hasi dira
  38. Bat-batekoa izan da zabalkundea
  39. Kantu saioa amaitutzat jo du Naiarak gitarra bere fundan sartuta
  40. Esnatu!
  41. Batzuetan pentsatu izan dut, leku batera iritsi eta, gustatuko zitzaidala bertakoa sentitzea
  42. Sasiondon paratua daukaten agintegunean egin dute txanda-aldaketa
  43. Ni ere, dibortziatu eta gero, nahiko jota geratu nintzen
  44. Talde antolatuak dauzkaten herri gehienetan deitu dituzte manifestazioak AHTren kontrakoek
  45. Ontziak garbitzea egokitu zaie Markel eta Martinari
  46. Armentia!
  47. Argiak piztuko ditugu?
  48. Brrrnn! entzun dute, burrunba gaitz bat

Liburua paperean, datorren astean

Liburua otsailaren 18an aurkeztuko du paperean Elkar argitaletxeak, goizeko 11:00etan Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton 21). Hementxe duzue mapa:


Donostiako Elkar Aretoa map

Erantzunak

Sustatu
2011-02-10 : 11:40

Eleberriaren aurkezpena otsailaren 18an egingo badute ere, aurresalmenta hasi da dagoeneko. Elkar dendan salgai dago


  • 10 euroan (prezio normala)

  • 9,50 euroan (bezero fidelak)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago