Teknologia albisteak
1

"Guk Euskaraz" abesteko karaokeak antolatu ditu Azkue Fundazioak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-12-20 : 08:12

Datorren asteartean karaokea egingo du Azkue Fundazioak Bilbon eta Donostian, Santo Tomas azoketan Guk Euskaraz kantu ezagunaren bertsio batekin. Bideoak grabatu eta xaramela.net-en jarriko dituzte parte hartzen dutenentzat.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Azke Fundazioaren webguneetako prentsa-oharrak dakarrenez bideo horiek ez dirudi guztiz publiko egongo direnik: parte hartzen dutenek bideoak ikusi ahal izateko kode bat lortuko dute:

Doako telefono batean izena eman eta kode pertsonal bat duen sms bat jaso ostean" ikusi ahal izateko.

Bilboko zein Donostiako ekitaldiak Santo Tomas azokan izango dira 13:00etatik 15:00etara bitartean, eta bi ekitaldiek dinamizatzaileak izango dituzte:

Bilbon:

  • Joseina Etxebarria
  • EtxE abeslaria

Donostian

  • Joxe Felipe Auzmendi
  • Urko

Ekimena Azkue Fundazioak antolatu du eta Euskaltelen laguntza izan du.

Erantzunak

pabLOL
2010-12-20 : 13:52

13:00etatik 15:00ra izango da, ezta?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago